Remove ads
arkitekto nafarra From Wikipedia, the free encyclopedia
José Rafael Moneo Vallés (Tutera, Nafarroa Garaia, 1937ko maiatzaren 9a) arkitektoa da, munduan ospetsua. Besteak beste, Pritzker Saria jaso du.
Rafael Moneo | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tutera, 1937ko maiatzaren 9a (87 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Espainiako Akademia Erroman Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Royal Academy of Engineering of Spain (en) Suediako Arteen Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Académie d'architecture (en) Royal Galician Academy of Fine Arts (en) Accademia di San Luca |
Ikasketak Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zituen, 1961. urtean amaituta. Ikasle zelarik, Francisco Javier Saenz de Oiza nafar arkitektoarekin hainbat proiektutan parte hartu zuen.
1961. eta 1962. urteetan, beharbada Danimarkako arkitektorik handiena izan den Jørn Utzon maisuaren bulegoan lan egin zuen. Ondoren, 1963an, Erromako Espainiar Akademian bi urtez ikasteko beka bat lortu zuen, eta horrek garrantzi handia izango zuen bere lanaren etorkizuneko garapenean.
1966tik 1970era, Madrilgo Arkitektura Eskolan irakasle jardun zuen. Ondoren Bartzelonara joan zen bizi izatera, eta hango Arkitektura Eskolan Konposizio Elementuen katedraduna izan zen ia hamar urtez, 1980 urtean berriro ere Madrilgo Eskolara itzuli zen arte, oraingoan Konposizioko katedraz ardura hartzeko.
1973tik, Moneok bulego propioa zuen Madrilen. Bai bulegoko proiektatze lanaren bitartez, bai irakaskuntzak ideien hedapenerako eman zion aukeraren bitartez, gaurkotasunez mantentzen diren obrak plazaratu zituen. Garaiko arkitekto askok ez bezala, Moneok ez die utilitarismo eta espresionismo korronteei jarraitu; izan ere, Eskandinaviako estiloan eta Holandako tradizioan oinarritu da arkitektura garaikideari dagokion lengoaian bere obra garatzeko.
1976an, Estatu Batuetara joan zen, New Yorkeko Arkitektura eta Hiri Ikasketen Institutuan lan egitera eta hiri bereko Cooper Union School of Architecture eskolan irakastera. Hurrengo urteetan, Princetongo Unibertsitatean eta Harvard Unibertsitatean ere eskolak eman zituen, bai eta Lausanako Ecole Polytechnique Fédéral ikastetxeko Arkitektura Sailean ere.
1985ean, Harvard Unibertsitateko Arkitektura Saileko dekano izendatu zuten. Bost urte iraun zuen postu horretan; oraindik eskola horretako Arkitektura katedraduna da, eta sert professorship ohorezko kargua eman diote han.
1992an, Espainiako Gobernuaren Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zuen.
1993a urte oparoa izan zen Moneorentzat. Lovainako Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen. American Academy of Arts and Letters akademiak arkitekturako Arnold W. Brunner Memorial saria eman zion; eta Nafarroako Gobernuak, Vianako Printzea Saria.
1996an, Arkitekturako Nobel saritzat hartzen den Pritzker saria jaso zuen. Horrez gain, Frantziako Arkitektura Akademiak urrezko domina eman zion.
Beste hainbat sari ere irabazi ditu, eta arte ederretako hainbat akademiatako kide da.
Egun, Moneok lanean jarraitzen du, historiaren garapenaren parte izan nahi duen arkitektura baten alde. Moneoren ustez, arkitektoaren lana da garai bakoitzeko elementu eta ereduak identifikatzea eta garaiaren beharretara egokitzea. Gaur egun, proiektatzaile eta irakasle gisa, munduko arkitekto handienetakoa dugu Moneo. Hori aitortzeko, hain zuzen, arteetako Asturiasko Printzea Saria eman zioten 2012an.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafael Moneo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.