Rønne
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rønne Danimarkako Bornholm uharteko hiriburua da. Uhartearen mendebaldean dago eta Danimark, Suedia zein Alemaniako bisitariak erakartzen ditu.
Rønne Rønne | ||
---|---|---|
hiria | ||
Rønneko kaia Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Danimarka | |
Eskualdea | Danimarkako Hiriburu Eskualdea | |
Izen ofiziala | Rønne | |
Jatorrizko izena | Rønne | |
Posta kodea | 3700 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 55°06′N 14°42′E | |
Azalera | 588,53 km² | |
Altuera | 15 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 13.759 (2024ko urtarrilaren 1a) 22 (2018) | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1327 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | San Marino, Carrara, Høyanger, Neustadt in Holstein, Wolgast, Karlshamn (en) , Ronneby (mul) , Simrishamn (en) , Sölvesborg (en) , Władysławowo eta Darłowo | |
Hizkuntza ofiziala | daniera | |
http://www.roenne.ws/ www.roenne.ws |
Rønne 1000. urte inguruan sorturiko arrantzale herrixka izan zen. 1275ean San Nikolas eliza eraiki zen eta Itsaso Baltikoan daukan posizio estrategikoari esker berehala bihurtu zen merkatal herria udaletxe eta epaitegia ere bazituelarik. XIV menderako Danimarkako erregeak, Lundeko apezpikuak eta alemaniar printzeek maiz borrokatu zuten uhartea eskuratzeko, eta Hansa ligako partaide garrantzitsua zen Lübeckek ere bonkabaktu zuen XV mendean Bornholm.
Danimarkako koroak Hansa Ligarekin zituen zorrak kitatzeko 1525ean Lübecki saldu behar izan zion Bornholm, hala ere 1576an Rønnetarrak matxinatu eta berriro Danimarkan sartzea lortu zuten.
XVII mendea gogorra izan zen eta arrantza jarduera nabarmen jeitsi zen. 1619 eta 1655ean izurriteak izan zituen eta 1658an Suediak Danimarkarekiko gerra irabazi eta uhartea eskuratu zuen. Urtebete ere bete ez zela biztanleria suediarrei oldartu eta berriz ere Danimarkara itzuli ziren.
Bigarren Mundu Gerran aire-armada sovietarrak uhartea bonbakatu zuen bertan errenditu gabe jarraitzen zuten nazien kontra eta Rønneko etxe gehienak kaltetuak izan ziren.
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.