Queca Campillo

kazetari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Angélica “Queca” Campillo Álvarez (Cáceres, 1950eko martxoaren 28a - Cáceres, 2015eko maiatzaren 5a) argazkilaria izan zen, Espainian kazetaritza grafikoan aritu zen lehen emakumeetako bat. Bere lanen artean, Espainiako trantsizioko figura politiko nagusiei egindako erretratuak nabarmendu ziren. 1980an Espainiako Kazetaritza Grafikoko Sari Nazionala jaso zuen.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Queca Campillo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAngélica Campillo Álvarez
JaiotzaCáceres, 1950eko martxoaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCáceres, 2015eko maiatzaren 5a (65 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Itxi

Ibilbide profesionala

Legelari familia aberats batean jaio zen, eta prentsa argazkilaritzan lehen emakumeetako bat izan zen. Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean eta 1972an hasi zuen bere ibilbidea prentsa argazkilari gisa, El Correo de Zamora egunkarian. Gerora, Pueblo egunkariaren edizio erregionaletan lan egin zue».[2]

1976 eta 1981 artean, Adolfo Suarez Gobernuko orduko presidentearekin batera, Siriara, Saudi Arabiara eta Jugoslaviara joan zen bisita ofizial hortena argazkiak egieran, azken hori Tito presidentearen heriotzaren harira. Gainera, Juan Carlos eta Sofia errege-erreginekin bidaiatu zuen Mexikora, Nepalera, Thailandiara, Greziara, Errusiara, Kubara eta beste herrialde batzuetara.[3] Ondoren, Zeta Taldean eta Tiempo aldizkaria lan egin zuen. Paris Match, Der Spiegel eta The Times nazioarteko hedabideetan ere argitaratu zuen bere lana.[4]

Argazkilari errealista, naturaltasuna nahiago zuen, argazkiak ateratzen zizkion pertsonaren konplizitatea bilatuz.[2]

Colita, Marisa Flórez eta Cristina Garcia Roderorekin batera, bere belaunaldiko Espainiako emakume foto-erreportari bakanetakoa izan zen.[5]

Behin baino gehiagotan erakutsi zuen bere lana. 1999an El álbum de Queca Campillo, 20 años de reportera aurkeztu zuen Madrilgo Carlos de Amberes Fundazioan, Juan Carlos I.ak inauguratutakoan. 2000. urtean Municheko Cervantes Institutuan eta Santillana del Mar Fundazioan egin zituen erakusketak eta 2004. urtean Palmako Casal Balaguer-en, non mundu osoko emakumeen 34 erretratu aurkeztu zituen.[6] 2006an Marisa Florezekin batera Memorias y miradas lana aurkeztu zuen 1981eko estatu kolpearen 25. urteurrenaren harira.[7] 2009an, Mujeres en plural erakusketa antolatu zuen Badajozen, hogeita hamar bat erretraturekin.[8]

Bizitza pertsonala

Cáceresen karrera judizialera lotutako ahalak zituen familia batean jaio zen. Txikitatik argazkigintzaren zale amorratua, lehiaketa batean irabazitako diruarekin Kodak kamera bat erosi zuen.[8]

Javier Rodrigo kazetariarekin ezkondu zen, zuzendariordea izan zena El Correo de Zamora egunkarian, Campilloren lehen lanpostuan.[2]

1980ko hamarkadatik aurrera Juan Carlos I.aren maitale izan zen, 29 urtez iraun zuen harreman batean.[9] [10]

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.