Pāṇini

From Wikipedia, the free encyclopedia

Pāṇini

Pāṇini (sanskritoz: पाणिनि; K.a. VI.-K.a. IV. mende inguruan[1][2]) edo Panini[3], antzinaroko sanskritoaren hizkuntzalari eta gramatikalaria izan zen[2][4][5]. Hinduismoan egile gurtua da. Indiako hizkuntzalaritzaren aitatzat hartua[6], Indiako ipar-mendebaldean bizi izan zen, Mahajanpada aroaren hasieran[7].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Pāṇini
Thumb
Bizitza
JaiotzaShalatula (en) , c. K.a. V. mende.
HerrialdeaGandhara
Lehen hizkuntzasanskritoa
HeriotzaEzezaguna (59/60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaksanskritoa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea eta gramatikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
Itxi

Idatzi zuen testurik ezagunena Ashtadhyayi da, sutra estiloko tratatu bat, sanskritoaren gramatikaz[5]. Uste denez, K.a. VI. edo IV. mendean bukatu zen[1][2]. 3.959 apalaldi ditu, hizkuntzalaritzaz, sintaxiaz edo semantikaz. Testua Vedangaren Vyākaraṇa adarraren sortzailea da, Veden garaiko ikaskuntza-disziplina bat[8][9][10] eta hainbat bhasya edo iruzkin izan ditu[3][11], hinduen tradizioan ezagunena Patanjaliren Mahābhāṣya. Haren ideiek beste erlijo batzuetako aipamenak ere sortu ditu, adibidez, Budismoan[12].

Pāṇiniren izen konposatuen analisia gaur egungo Indiako hizkuntzen konposaketa teorien oinarria da; halaber, haren gramatikari buruzko teoria zientifikoa sanskrito klasikoaren hasieratzat hartzen da[13]. Tratatu hari esker, sanskritoa izan zen Indiako literatura eta idazketa hizkuntza nagusia bi milurtekoz[11].

Pāṇiniren analisi morfologikoaren teoriak ez zuen parekorik izan Mendebaldeko kulturan XX. mendera arte[14]. Haren testua Turingen makinarekin alderatu da, hizkuntzaren egitura logikoa eta konputazioa eredu matematiko baten bidez azaltzeko gaitasunagatik[1].

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.