Purga Handia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Purga Handia

Purga Handia (errusieraz: Большая чистка, translit.: Bolsháya chistka) 1936 eta 1938 artean Iosif Stalinek zuzenduriko errepresio politiko eta jazarpenaren kanpaina izan zen[1][2]. Purgan Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren kideak, funtzionarioak, kulakak, Armada Gorriaren buruzagiak eta herritar xumeak erori ziren[1]. Errusiako historiografian garai latzenak, 1937 eta 1938 artekoak, Jezhovshtxina (ежовщина; euskaraz: Jezhoven erregimena) dute izena, Nikolai Jezhov orduko NKVD polizia sekretuaren agintari nagusia zelako.

Datu azkarrak Mota, Honen parte da ...
Purga Handia
Thumb
Thumb
Motaprozesu
purga
Honen parte daStalinist repression (en)
Denbora-tarte1936ko abuztua - 1938ko azaroaren 17a
KokalekuSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Xinjiang
Mongoliako Herri Errepublika
Parte-hartzaileak
Osatuta
Itxi

Mendebaldean Robert Conquesten 1968ko The Great Terror saiakerak "Izu Handia" esamoldea ezagutarazi zuen, Frantziar Iraultzaren la Terreur garaiak gogoratuz.

"Garbiketen" une gorenak Moskuko prozesuak izan ziren. 1936. urtetik 1938.urtera egin ziren, eta aspaldiko lider komunistek (Zinoviev, Kamenev, Bujarin, Radek, etab.) mota guztietako delituak aitortu zituzten torturatuak izan ondoren.

SBAKeko batzorde zentraleko kideen ehuneko 70a eta alderdiko biltzarreko ehuneko 50a exekutatu egin zituzten edo kontzentrazio-esparruetan hil ziren. Armadan, 35.000 ofizial epaitu zituzten; besteak beste, 3 mariskal (5etik), 14 armadaburu (16tik), almirante guztiak (8) eta 60 gorputzburu (67tik).

Biktima ezagun batzuk

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.