Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pskov oblasta (errusieraz: Пско́вская о́бласть, translit.: Pskovskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat zehazki, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokatua. 55.300 kilometro karratuko azalera du, eta 2010ean 673.423 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Pskov hiria da.
Pskov oblasta Пско́вская о́бласть | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-PSK | ||
Hiriburua | Pskov | ||
Governor of the Pskov Oblast (en) | Mikhail Vedernikov (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 57°19′N 29°15′E | ||
Azalera | 55,300 km² | ||
Mugakideak | Vitsebskeko oblasta, Smolensk oblasta, Tver oblasta, Novgorod oblasta, Leningrad oblasta, Alūksne udalerria, Põlva County (en) eta Võru County (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 581.147 (2024) −6.371 (2023) | ||
Dentsitatea | 12,18 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Lurralde mota | Oblasta | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua eta Europa/Mosku | ||
Matrikula | 60 | ||
www.pskov.ru/ |
Pskov oblasta ipar-mendebaldeko Errusian dago. Iparraldean Leningradoko oblastarekin du muga, Novgorod oblastarekin ekialdean, Tver eta Smolensk oblastekin hego-ekialdean, Bielorrusiako Vitsebskeko oblastarekin hegoaldean, eta Estonia zein Letoniarekin mendebaldean. Gehiena Lovat, Xelon eta Velikaia ibaien behe arroetan hedatzen da. Zohikaztegi, zingira eta aintzirek (aipagarriena Peipus da) eremu handiak hartzen dituzte, eta gainerakoan izei, pinu, haritz eta urki basoak daude[2].
Hiri nagusiak Pskov, hiriburua, eta Velikie Luki dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.