From Wikipedia, the free encyclopedia
Psikopatia edo nortasun psikopatikoa, nortasunaren nahasmendu antisoziala da, hau da, daukaten gaixotasun mentalaren ondorioz, pertsona hauek ezin dira gizarteak ezarritako arau sozialetara egokitu, hala nola, legeak eta banako eskubideak. Anestesia afektiboa dute, beraz ezin dute errurik sentitu eta emozio edo inpultsoen kontrola galarazten du. Jokabide horrek arazoak sor ditzake harremanetan edo lanean, eta askotan delituzkoak izaten dira.[1]
Psikopatia | |
---|---|
Deskribapena | |
Espezialitatea | psikologia |
Identifikatzaileak |
Nahasmendu psikologiko gehienekin alderatuz, psikopata bat definitzen duen jarrera zehatzik ez dago. Hala ere, ebidentzia zehatzak hartu daitezke legalki norbait psikopatatzak hartzeko, baina ebidentzia zientifikorik ez da ageri. Izan ere, 2004ean[2] egindako eta 2006an[3] berretsitako ikerketa baten bidez, adierazi zuen, pertsonak "psikopata edo ez psikopata" bezala hartzea edo ta, bi psikopatek patologia eta ezaugarritze berdina izango dutela pentsatzea okerra dela.
Edonola ere, badaude psikopaten artean ohikoak diren jarrera jakin batzuk[1]:
Joera hau, izaeraren maila ezberdinetan eta konbinazio ezberdinetan eman daiteke gizartean. Psikopatek jokabide-kode propioak sortzeko joera dute, eta, beraz, beren erregelamenduak haustean bakarrik sentitzen dute errua, eta ez kode sozial komunak haustean. Hala ere, pertsona horiek badute gizarte-usadioen berri, eta, beraz, haien portaera moldakorra da eta oharkabean igarotzen da pertsona gehienentzat. Dena den, terminoaren definizioa eraldatuz doa, izan ere, oraindik ikerketan murgildurik dagoen materia da eta erabilitako definizioak askotan konplementarioak edo kontraesankorrak izan litezke.[4][5]
Ez dago benetako ebidentziarik nortasun antisozialaren nahasmenduaren balizko kausei buruz; hala ere, uste da faktore genetikoek eta ingurumenekoek, hala nola haurren tratu txarrak edo abusuak, lagundu egiten dutela haren garapenean. Hala nola, guraso antisozialak edo alkoholikoak dituztenek arrisku handiagoa dute. Espetxeek asko laguntzen dute eragin hori pertsonengan garatzen eta haurtzaroan animaliei tratu txarrak emateko ohitura duten pertsonak nortasun antisozialaren garapenarekin lotuta
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.