Frantziako eskualde administratiboa From Wikipedia, the free encyclopedia
Proventza-Alpeak-Kosta Urdina[1][2] (frantsesez: Provence-Alpes-Côte d'Azur, okzitanieraz: Provença-Aups-Còsta d'Azur, frankoproventzeraz: Prouvènço-Aup-Costo d'Azur) Frantziako eskualdea da, Okzitaniako lurraldea ere dena.
Proventza-Alpeak-Kosta Urdina Provence-Alpes-Côte d'Azur | |||
---|---|---|---|
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Marseilla | ||
Azalera | 31.400 | ||
Punturik altuena | Barre des Écrins | ||
Mugakideak | Piemonte, Liguria, Auvernia-Rodano-Alpeak eta Okzitania | ||
Administrazioa | |||
Renaud Muselier (en) | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 5.127.840 | ||
Dentsitatea | 163,31 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1970eko urtarrilaren 11 | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
maregionsud.fr |
Mugakide hauexek ditu: iparraldean Auvernia-Rodano-Alpeak, mendebaldean Okzitania, ekialdean Piemonteko eskualdea (Italia) eta hegoaldean Mediterraneo itsasoa (eta Monako).
Marseilla da eskualdeko hiriburu eta hiri nagusia biztanleei dagokienez. Niza eta Toulon bigarren eta hirugarren hiri handienak dira, hurrenez hurren.
Sei departamendu ditu eskualdeak: Proventza Garaiko Alpeak, Alpe Garaiak, Itsas Alpeak, Rodanoren Ahoak, Var eta Vaucluse.
Alpe mendialdearen hegoaldeko mendiek hartzen dute Proventza-Alpeak-Kosta Urdina lurraldeko parte handiena, eta orografiak behera egiten du hegoaldera jo ahala. Côte d'Azur izena ematen zaio hego-ekialdeko kostaldeari. Comtat, Crau eta Camargueko ordokiak daude mendebalean. Rodano ibaiak, beraren adarrak (Drôme, Ouvèze, Nesque, Coulon, Durance), Argens, Var eta Vesubio ibaiak igarotzen dira handik.
Klima mediterraneokoa da hegoaldean eta ekialdean, eta Alpe aldekoa, berriz, iparraldean. Biztanle gehienak kostaldean eta Rhône ibaiaren ertzetan bizi dira. Hirietan bizi da biztanleen % 80. Nekazaritza (mahatsa, olibondoak, garia, garagarra), industria (petrolio findegiak, industria petrokimikoa, hegazkingintza) eta, batez ere, turismoa ekonomi jarduera nagusiak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.