Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Proteinen katabolismoa proteinak aminoazido bihurtu, eta aminoazido horien ondorengo degradazioan datza. Entzima espezifiko batzuk (proteasak) dira proteinen lotura peptidikoak puskatzen dituztenak, aminoazidoak sortuz. Gluzido eta lipidoen katabolismoaren aldean, proteinen katabolismoa ez da garrantzi handikoa ikuspuntu metabolikotik, zelulek ez baitute egoera normal batean proteinak erabiltzen energia lortzeko. Aparteko egoeretan (baraualdian, esaterako) besterik ez dira proteinak erregai gisa erabiltzen gorputzean.
Hala ere, aparteko egoera horietan, edo gorputzean aminoazido asko daudenean (hots, gehiegizko aminoazido kopurua dagoenean, dauden guztiek proteinak eratu dituztenean), gehiegizko aminoazido horiek gibelera iristen dira, eta bertan desaminazio prozesua gertatzen da:
Desaminazioa aminoazidotik amino taldea kendu eta molekula hori zetoazido bilakatzea da. Zetoazidoa (oxalazetatoa, alfa zetoglutaratoa...) Krebs ziklora pasa daiteke zuzenean, eta honen ondorioz CO2, H2O eta ATP sortzen dira. Baita eraldatu egin daiteke ere, Krebs ziklora sartu aurretik, pirubato edo azetil-CoA bihurtuz, esaterako.
Zetoazido horiek ere glukosa edo gantz-azidoen sintesian parte har dezakete, Krebs ziklora joan beharrean.
Desaminazioaren ondorioz agertzen den amoniakoa toxikoa da animalientzat, eta desagertu egin behar da: arrainek zuzenean kanporatzen dute, intsektuek, hegaztiek eta narrastiek amoniakoa azido uriko bihurtu eta modu horretan kanporatzen dute, eta ugaztunek amoniakoa urea bihurtzen dute gibelean (urearen zikloaren bidez), eta gernuaren bidez kanporatu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.