From Wikipedia, the free encyclopedia
Probarria idi-probetan eta beste demetan erabiltzen den harria da. Dema modernoetako harria errektangularra da, zertxobait estuagoa aurreko aldean, non zulo bat landua duen katearentzako. Pisua oso aldakorra da, 1.500 eta 4.000 kilo bitartekoa izan daiteke idientzat; txikiagoak gizon-probarako.
Antzinako desafioetan oso harri handiak erabiltzen ziren, eta forma irregularra zutenak, hala nola Elgetakoa. Tolosako harriak 4.000 kilo pisatzen ditu, eta Gernika eta Mungiakoek 4.500 kilo. Berriatuako udal probalekuan bada 5.250 kiloko bat, baina 1950etik ez dute erabili[1].
Usurbilen Harri Handia esaten dioten bat bada, 3.800 kilokoa, eta 2019ko maiatzean garraiatu zuten lehen aldiz 30 urteren buruan. 22 emakumezkok osatutako Emarri taldearen multzo batek erabili zuten Usurbilgo probalekuan, 3 plaza, bi zinta eta 2,20 metro eginez, 101 metro guztira. Ohikoan Emarri taldeak zortzi emakumezko taldearekin 540 kiloko harriarekin lan egiten du[2]. Usurbilgo plazan bada beste harri bat Ur-epel izenekoa eta 1.800 kilokoa[3].
Oraindik ere hainbat herritan bertako baserritarrek beren idi-pareen indarrak probatzen zituzteneko harria bertan dago. Orain ez dira bi idi-pare soilik lehian aritzen lehen bezala; horregatik, harriak probalekuetan edo toki finkoetan egoten dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.