Polonia Txikiko voivoderria
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Polonia Txikiko voivoderria (polonieraz: Województwo małopolskie) Poloniako hegoaldean dagoen voivoderria da. 1999an eratu zen, gobernuak egindako eskualde berantolakuntzaren ondorioz. 15.182,87 km²ko azalera du eta 2010ean 3.310.094 biztanle zituen[1]. Hiriburua Krakovia da.
Polonia Txikiko voivoderria | |||
---|---|---|---|
Polonia | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Polonia | ||
ISO 3166-2 | PL-12 | ||
Hiriburua | Krakovia | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 49°51′N 20°16′E | ||
Azalera | 15.108 km² | ||
Mugakideak | Behe Karpatoetako voivoderria, Gurutze Santuko voivoderria, Silesiako voivoderria, Prešov eskualdea eta Žilina eskualdea | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.360.581 (2013) | ||
Dentsitatea | 222,44 bizt/km² | ||
Matrikula | K | ||
malopolskie.pl |
Polonia Txikia (Małopolska) Poloniako hego-ekialdean dago, eta Vistula ibaiaren ia goi-arro guztia hartzen du. Polonia Txikiko hegoaldean mendi altuak daude, Beskides mendiak hain zuzen ere, Karpatoen lerroan, Eslovakiako mugaren inguruan: mendirik altuena Tatra mendia da, 2.499 metrokoa.
Eskualde karpatikoaz landa, Polonia Txikia penelautada da, basoz aberatsa: pagoak, urkiak eta izeiak. Hala ere, baso asko eraitsi dituzte lurrak nekazaritzarako erabiltzeko: zerealak (zekalea, garagarra eta garia) eta patata da gehien ereiten dena.
Goi Erdi Aroan gaur egungo Polonia Txikiko lurraldea Kroazia Zuriari zegokion. Baina poloniarrek boterea eskuratzen zuten neurrian, eskualdea Poloniako gune bihurtzen joan zen, Krakovia erresumako hiririk garrantzitsuenetarikoa zenez.
XVIII. mendean Austria, Prusia eta Errusiaren artean Polonia banatu zutenean, Polonia Txikia Austriar Inperioaren esku geratu zen. Gaur egun Polonia Txikikoa den ekialdeko eremua 1920. urtera arte Galitzia eskualdekoa izan zen; eta mendebaldeko eremua zen Krakovia hiriburua zegoen Polonia Txikia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.