Polentzi Gezala
Txistularia eta jostuna From Wikipedia, the free encyclopedia
Txistularia eta jostuna From Wikipedia, the free encyclopedia
Polentzi Gezala Sargarzazu (Lezo, Gipuzkoa, 1919ko azaroaren 20a - Coarraze, Biarno, 2008ko otsailaren 22a) Txistulari Lezoarra izan zen. Lanbidez jostuna zen eta Europan ibili zen euskal txistuarekin.[1]
Polentzi Gezala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lezo, 1919ko azaroaren 20a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Coarraze, 2008ko otsailaren 22a (88 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta jostuna |
Musika instrumentua | txistua |
Guraso abertzale eta euskaltzaleengandik musika, dantza eta, oro har, euskal kultura jaso zuen. Aita, Pontxio, aduana agentea, Gurutze Santuaren Plazako Gure Borda etxekoa; ama, Barbara, etxekoandrea, Kabitte Haundi baserrikoa. Aitaren aldeko aitona, Regino, 30 urtean izan zen Lezoko alkate; baita Polentziren aita ere alkate izan zen hainbat urtetan. Bederatzi anaia-arrebetatik bera zortzigarrena zen.
Lezoko Patrizio Intxaurrandietarekin jo zituen txistuaren lehen notak; geroxeago Errenteriako Alejandro Lizasorekin jarraitu zuen, eta Donostiako Isidro Ansorenarekin ere sakontze ikasketak egin zituen. 36ko gerran Euskal Herritik kanpo ihesea ibili zen familiarekin, eta soldadutzan zazpi urte egin eta gero, musikaren munduan murgildu zen eta irakasten ere ibili zen.
Denera 18 disko argitaratu zituen eta horietako zazpi bakarka. 1951an Etorki dantza taldearekin Parisera joan zen. Parisen bizi izan zen hainbat urteetan. Hala ere, Europa osoan zehar eman zituen kontzertuak Londres, Brusela, Hungaria, Tunisia, Haga, espainia... Kontzertu horiek bakarka edo taldeekin eman zituen: Etorki, Oldarra, Jeiki eta Gazteria dantza taldeekin edota Carmen Amaya eta Marienma dantzari espainiarrekin...
1969an Tunisian eta 1972an Hungarian Nazioarteko interprete txapelketak irabazi zituen. 1977an Parisko hiriak zientzia eta arteetako ohorezko domina eman zion.
Hala ere, Sekula ez zuen ahaztu Lezo. Askotan joaten zen jaioterrira txistua jotzera. 2003ko apirilaren 3an zabaldu zuten Lezon Gezala auditoriuma eta Lezoko herriak omenaldia egin zion 2010ean[2] eta bere biografia argitaratu zen.[3]
Enbolia baten ondorioz hil zen 2008ko otsailaren 22an Coarrazeko bere etxean, 88 urte zituela.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.