Plazandreok1995eanDonostian estreinako aldiz hauteskundeetara aurkeztu zen alderdi politikoa da. Bere burua "emakumezko plataforma politikotzat" du eta, alderdi politikoaz gain, elkarte feminista ere bada. Donostian burutzen den Feministaldiaren antolatzailea da. Donostiako Emakumeen Etxea sustatzen aritu dira, eta hiriko puntu beltzen maparen osaketan ere bai.[1]
1995ekoDonostiako Udal Hauteskundeetan hartu zuen parte lehendabizikoz, Juana Aranguren Rica zerrendaburua izanik.
1999ko Foru eta Udal Hauteskundeetan, Plazandreokek Donostian 667 boto (%0,68a) lortu zituen, berriro Juana Aranguren zerrendaburua izanik. Bilbon 270 boto (%0,14a) eta Bizkaian 923 (%0,15a) lortu zituen.
2003ko Foru eta Udal Hauteskundeetan, Plazandreokek Asun Urbieta izan zuen alkategaia Donostian, 611 boto lortuz. Gipuzkoako Foru Batzarrerako zerrendaburua, berriz, Arantza Campos izan zen, 973 boto (%0,29a) lortu zituena.
2007ko Foru eta Udal Hauteskundeetan, Plazandreokek berriro Asun Urbieta izan zuen alkategaia Donostian, 611 boto (%0,59a) lortuz. Gipuzkoako Foru Batzarrerako zerrendaburua, berriz, Arantxa Olañeta izan zen, 1.533 boto (%0,58a) lortu zituena. Lehendabizikoz gizonak izan zituen bere zerrendetan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea betetzen.[3]
2011ko Gipuzkoako diputatu nagusi izateko hautagaia Asun Urbieta izan zen eta Udalerako Juana Aranguren.[4][2]
2015eko Udal Hauteskundeetan PlaZ! bezala aurkeztu zen Medeak eta bestelako feministekin osaturiko hautagaitza feminista.[5][6][7] Zerrenda osatu zutenak: Josebe Iturrioz López, Miren Agurtzane Zubero Aguirregomezcorta, Ana Txurruka Etxezarreta, Santiago Eraso Beloqui (Independientea), Manuel Eduardo Prada Laya (Independientea),María Asunción Urbieta García, Miguel Ángel Martín Conde (Independientea), Danele Sarriugarte Mochales, Diego Mesa Ruiz (Independientea), Juana Aranguren Rica, Jokin Azpiazu Carballo (Independientea), María Mercedes Fernández Boga, José Ramón Araolaza Pagalday (Independientea), Itziar Elizondo Iriarte, Mikel Otxotorena Fernández (Independientea), Kattalin Miner Pérez, Luzio Egiguren Ganboa (Independientea), Miren Amaia González Bergareche, Ignacio Ormazabal Galarza (Independientea), Nagore Iturrioz López, Ongi Etorri Jiménez Sandua (Independientea), María Dolores Blanca Roldán Fernández, Jesús González Esteban (Independientea), Miren Arantza Elizondo Lopetegui, Nicolás Celedonio Bermejo González (Independientea), María Africa Jiménez Varela, Alberto De Arquer Vidarte (Independientea).[8]
2019ko Hauteskundeetan hautagairik faltan egonik, ez aurkeztea erabaki dute.[9][1]