Plaza Berria (Gasteiz)

eraikitako euskal ondare nabaria Gasteizen From Wikipedia, the free encyclopedia

Plaza Berria (Gasteiz)map

Plaza Berria edo Espainia plaza Arabako Gasteiz hiriburuko plaza bat da. Zabalgunean dago, Andre Maria Zuriaren plazaren alboan, eta bertan dago Gasteizko udaletxea.

Artikulu hau Gasteizko plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Plaza Berria».
Datu azkarrak Plaza Berria Espainia Plaza, Kokapena ...
Plaza Berria
Espainia Plaza
Kultura ondasuna
Alde Zaharra
Thumb
Plaza Berria edo Espainia plazaren aireko ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′47″N 2°40′21″W
Thumb
Historia eta erabilera
Irekiera1791
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
BICRI-51-0005112
198
    Itxi

    Neoklasiko estiloko plaza bat da, 62 m x 62 m inguruko oinplano laukizuzena du (220 x 220 oin gaztelar, zehazki). Urteen joan-etorrian, izen ugari izan ditu.

    Historia

    1781an, orduko alkatea zen Ramon Maria Urbinak, Alamedako markesak, gainerako udal arduradunei plaza bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zien, Plaza Berria izenaz. Izan ere, gasteiztarrentzat Plaza Nagusi bat egiteko ideia zuen, ordu arteko Plaza Zaharra (gaur egun Andre Maria Zuriaren plaza) zena ordezkatzeko.

    1791an Justo Antonio Olagibel arkitektoak eraiki eta Plaza Berria izena jaso zuen, XIX. mendearen lehenbiziko bi hamarkadetan izen horrekin ezagutu zutelarik. 1820an aldiz Udalak 8 urte aurretik 1812ko Espainiako Konstituzioa edo La Peparen Konstituzioa aldarrikatu zenez Konstituzio Plaza izenez berrizendatzea erabaki zuen, plaza izen horrekin 1927 arte mantendu zelarik.

    1927an garai hartako Alfontso XIII.a Espainiakoaren omenezko Alfontso XIII.a plaza izena jaso zuen. Ez zen hura errege baten ondorioz plazari izena aldatu zitzaion abagune bakarra izan, jada 1828an Fernando VII.a Espainiakoak Gasteiz bisitatzean Jauregiaren Plaza Zentrala izena jaso baitzuen.

    1936ko abuztuaren 26an Espainiako Gerra Zibilaren hasieran frankistak Gasteizen nagusi bilakatzean, plazak lehenbizikoz Espainia plaza izena jaso zuen.

    Azken garai honetan plazaren hasierako Plaza Berria izenera itzultzeko ahaleginak egin dira, baina ezin izan da horretarako adostasunik lortu. Hala ere, gasteiztarren artean izen herrikoi hori erabiltzeari inoiz ez zaio utzi.

    Iruditegia

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Gasteiz

    Wikiwand in your browser!

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

    Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

    Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.