From Wikipedia, the free encyclopedia
Plastikozko pelletak edo pinportak[1] (ingelesez: nurdle) plastikozko bolatxoak dira, polietilenoarekin, polipropilenoarekin, poliestirenoarekin edo bestelako plastiko konposatuekin egiten dituzte, lehengai gisa erabiltzeko.[2] Bolatxo forman garraiatzen dituzte. Plastikozko produktu ugari sortzeko erabiltzen ditu industriak: urtu, eta forma ematen zaie. Nolabait ere, plastikozko produktuak sortzeko lehengai gisako bat dira, beraz. Plastiko guztiek bezala, petrolioan dute jatorria, eta, beraz, kutsagarriak dira, eta erregai fosiltzat hartzen dira. Dentsitatearen eta materialaren arabera, uraren gainean geldi daitezke, edo, bestela, urperatu.[3] Tamainua 5 mm-tik beherakoa da.
Plastiko hauek mundu osoko ibai, hondartza eta aintziretako ertzetan ikus daitezke. [2]
1970eko hamarkada inguruan erregistratu zen lehen aldiz hondartzetan, kutsadura gisa, baina erabilera lehenago erregistratu da, 1940ko eta 1950eko hamarkaden inguruan.[4] Bolatxoak modu askotara iristen dira ozeanora, baita garraioko ustekabeko isuriak ere, eta azkar mugitzen dira, haizeak eramateko bezain txikiak baitira eta uretan ere flotatzen baitute. Ingurunean geratu ahala, deskonposatzen eta are txikiago bihurtzen jarraitzen dute, mikroplastikoak sortuz.[2]
Plastiko horiek ekosistema asko alda ditzakete, hegazti eta arrain batzuek beren janariarekin nahas baititzakete, eta gosez hil daitezke jan dituzten kantitateen ondorioz. Gainera, toxinak eta beste produktu kimiko kaltegarri batzuk (kutsatzaile organiko iraunkorrak) xurgatu ditzakete, eta arrainek irentsi ditzakete, pozoituz horrela; ondoren, giza kontsumorako harrapatuak baldin badira, pertsonengan bukatu daitezke. Gainera, haien azalean biofilmak sor daitezke, gizakientzat kaltegarriak diren patogenoekin.[2]
Talde ekologistek-eta salatu dutenez, plastikozko bolatxo horiek ez dira sailkatzen merkantzia arriskutsuen artean. Hala sailkatuko balira, garraiatzerakoan segurtasun neurri zorrotzagoak hartu beharko lirateke.[3]
Urtero material horren 230.000 tona inguru isurtzen dira itsasora, eta itsasoetako kutsaduraren arrazoi nagusietako bat dira. Hamarkadak behar dituzte desegiteko. Kostaldera iristen direnean, berriz, biltzeko zailtasun handiak sortzen dituzte, oso txikiak baitira —bost bat milimetroko diametroa izan ohi dute—, eta kontuz ibili ezean hondarretan barrena sar bailitezke.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.