Piotr Wrangel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Piotr Nikolaievitx Wrangel (errusieraz: Барон Пётр Николаевич Врангель; Novo-Aleksandrovsk, Errusiar Inperioa, egun Zarasai, Lituania, 1878ko abuztuaren 27agreg./abuztuaren 15ajul. - Brusela, 1928ko apirilaren 25a) errusiar jenerala izan zen.
Piotr Wrangel | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zarasai (en) , 1878ko abuztuaren 15a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiako Inperioa |
Heriotza | Brusela, 1928ko apirilaren 25a (49 urte) |
Hobiratze lekua | Novo groblje (Belgrad) Brusela Church of the Holy Trinity, Belgrade (en) Jugoslaviako Erresuma |
Heriotza modua | : pozoitzea |
Familia | |
Aita | Nikolay Wrangel |
Ama | Mariâ Dmitrievna Vrangelʹ |
Ezkontidea(k) | Olga Wrangel (en) |
Seme-alabak | |
Leinua | Wrangel family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nikolaevskaya Cavalry School (en) Saint Petersburg Mining Institute (en) 1901) General Staff Academy (en) |
Hizkuntzak | errusiera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Errusiako Armada Inperiala Zalditeria |
Gradua | Q4340309 teniente jeneral maior jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Errusiako Gerra Zibila Errusia-Japonia Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Alderdi politikoa | Armada Zuria |
Bizitza
Errusiarren eta japoniarren arteko gerran parte hartu ondoren, Lehen Mundu Gerran borrokatu zen. 1917. urteko iraultza piztu zenean, [[Krimeako penintsula|Krimeara]a erretiratu zen eta sobietarren aurka jardun zuen Anton Denikinen gudarostearekin batean. Poloniarren eta sobietarren arteko gerra garaian, berriro antolatu zuen Krimean gudarostea (1920), Dnieper ibaiaren inguruak eraso zituen eta Ekaterinoslav (egungo Dnipro) eta Mariupol konkistatu zituen.
Poloniako gerra amaitu zenean, ordea, sobietarrek gogor ekin zioten Wrangeli eta honek Krimearantz egin zuen atzera. Gudaroste sobietarrak Perekopeko istmoa bereganatu zuenean, 120 gerra-ontzi bildu zituen eta aliatuen laguntzaz Konstantinoplarantz abiatu zen 135.000 pertsonarekin batean, 70.000 soldadu barne. 1921. urtean, Frantziak eta Ingalaterrak uko egin zioten Wrangeli laguntza emateari, baina 1925 arte ez zuen borroka eten. Urte horretan bere gudarosteko estatu nagusia desegin zuen, Jugoslaviatik irten zen eta Belgikara erretiratu zen.
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.