Pozoia izaki bizidunekin kontaktuan jartzean gaixotasunak, lesioak edota heriotzak eragin ditzakeen substantzia toxikoa da. Substantzia hau egoera solido, likido edo gaseosoan egon daiteke. Difusio molekularrari esker, pozoidun konposatu askoek azkar zabaltzen dira ehun biologiko, aire, ur edo lurzoruan zehar. Entropia printzipioa dela eta, kutsadura kimikoaren efektuak itzultzea zaila edo bideraezina izan daiteke kasu batzuetan.
Pozoiek hainbat jatorri ezberdin izan ditzakete, besteak beste:
- Mineralak: Artsenikoa, merkurioa.
- Landareak: Landare sendagarriek substantzia toxikoak dituzte eta kontzentrazio jakin batean pozoitsuak izan daitezke, adibidez: Astaperrexila.
- Animaliak: Suge eta erleen pozoia adibidez.
- Artifizialak: Gizakiek industrian sintetizatutako substantzia asko bezala.
Pozoiketa akutua zein kronikoa izan daiteke, mota ezberdinetako substantziak eraginda; naturalak edo sintetikoak, alegia. Xurgatu beharrean, ehuna suntsitzen duten konposatuei -lixiba, adibidez- konposatu korrosibo deitzen zaie.
Akutua
Pozoiketa akutua da pozoi baten eraginpean egotea denbora tarte labur batez. Sintomak esposizioarekin batera gertatzen dira. Nerbio-sistemari eragiten dioten agenteak segundo gutxian geldiaraz daitezke. Agente hauek jatorri biologikoko neurotoxinak edo nerbio-gasak izan daitezke, gerrarako edo industriarako sintetiza daitezkeenak. Normalean seguruak diren substantzien gehiegizko kontsumoak eragin dezake pozoiketa. Kasu honen adibidea urak eragindako intoxikazioa da.
Kronikoa
Pozoiketa kronikoa da pozoi baten eraginpean behin eta berriz edo etengabe egotea, denbora tarte luze batez. Sintomak ez dira agertzen esposizio bakoitzaren ondoren edo berehala. Pertsona pixkanaka gaixotu egiten da, aldi luze baten ondoren. Pozoiketa kronikoa maizago gertatzen da biometatzen edo biomagnifikatzen diren pozoien eraginpean egon ondoren, hala nola: merkurioa, gadolinioa edo beruna.
Industria eta etxeko erabilerak
Konposatu pozoitsuak erabilgarriak izan daitezke toxikotasunagatik edo, maizago, beste propietate kimiko batengatik, hala nola erreaktibotasun kimiko espezifikoa. Pozoiak asko erabiltzen dira industrian eta nekazaritzan, erreaktibo kimiko, disolbatzaile edo konplexu-sortzaile moduan. Karbono monoxidoa, metanola eta sodio zianuroa hauen adibideak dira, hurrenez hurren. Nahiz eta etxeko erabileran hain ohikoak ez izan, milioika tona amoniako eta metanol sortzen dira urtero. Hala ere, erreaktibotasun berak giza ehunaren proteinak suntsitu ditzake eta, beraz, oso konposatu toxikoak dira.
Pestizidak
Pestizidak dira hainbat intsektu eta izurritzat jotako beste animalia batzuentzat kaltegarriak diren substantziak. Pestizida naturalak duela milaka urte erabiltzen dira helburu horrekin. Hala ere, kimikoki prestatutako nekazaritza-intsektiziden biometaketa kezkagarria da espezie askorentzat, batez ere hegaztientzat, intsektuak jaten baitituzte elikagaien oinarrizko iturri gisa.
Animalien pozoia
Gero eta ohikoagoa da gizakien osasunerako onuragarriak izan daitezkeen animalien pozoiak dosi txikietan erabiltzea. Mexikoko unibertsitate baten ikerketaren arabera, erlearen pozoiak GIBa duten gaixoei lagundu diezaieke.[1]
Gizadiaren historian zehar, pozoia nahita aplikatzea erabili izan da hilketa, izurriteen kontrola, suizidioa eta exekuzioa egiteko metodo gisa.
Exekuzio-metodo gisa[2], pozoia irentsi egin da, antzinako atenastarrek egiten zuten bezala (Sokrates). Arnastu egin da, karbono monoxidoarekin edo hidrogeno zianuroarekin bezala (gas-ganbera) edo xiringatu da (injekzio hilgarria).
Pozoia, bolborarekin bat, gerran ere erabili zen. Adibidez, Huolongjing-en XIV. mendeko Txinako testuak, Jiao Yuk idatzitakoak, bolbora pozoitsuaren nahasketa bat nola erabili deskribatzen zuen, galdatutako burdinazko granadak betetzeko.[3]
Artsenikoa ingurumen-pozoi naturala da, baina kontzentratu artifizialak herentzia-hautsa izena hartu zuen. Erdi Aroko Europan, ohikoa zen monarkek elikagaien dastatzaile pertsonalak erabiltzea errege-hilketa zapuzteko, botikarien aroaren hasieran.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.