Pioneer 10
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pioneer 10 (baita ere Pioneer-F) Ameriketako Estatu Batuetako espazio zunda bat da, 1972ko martxoaren 3an jaurti zutena. Marte eta Jupiterren arteko asteroide gerrikoa zeharkatu eta Jupiterrera iritsi den lehenengo espazio-ontzia da. 1983ko ekainean, Eguzki Sistematik irten zen gizakiak eraikitako lehen objektua bihurtu zen. 1973ko abenduaren 3an Jupiterretik pasatzeak planetaren atmosferaren gaur arteko irudirik onenak eman zituen, atmosferaren tenperaturari eta Jupiterren goi-hodeien altuerari buruzko informazioa lortzea ahalbidetuz. Planetako erradiazio-uhalak eta haien eremu magnetiko indartsua ere aztertu zituen, espero zena baino askoz intentsitate handiagokoak.
Pioneer 10 | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | TRW Inc. (en) |
Historia | |
Aurrekoa | Pioneer 9 (en) |
Hurrengoa | Pioneer 11 |
Espazio jaurtiketa | 1972ko martxoaren 3a |
Flyby | 1973ko abenduaren 3a |
Flyby | 1973ko abenduaren 3a |
Flyby | 1973ko abenduaren 3a |
Flyby | 1973ko abenduaren 3a |
Planetary flyby | 1973ko abenduaren 4a |
Loss of signal | 2003ko urtarrilaren 23a |
Kudeatzailea | Ames Research Center (en) |
Honen parte | Pioneer program (en) |
Dimentsioak | 25,5 () × 71 () cm |
Masa | 258 kg |
Potentzia | 155 W |
Abiadura | 16,65 km/s |
Bai Pioneer 10ak bai bere kideak, Pioneer 11k, balizko zibilizazio batentzako mezu bat daramate. Pioneer plaka esaten zaio horri, eta honako irudiak agertzen ditu:
Jupiter begiratu ostean, Pioneer 10ak jarraitu zuen bere ikerketa Eguzki Sistemako mugak aztertzen. Misioa, 1997ko martxoaren 31n bukatu zen ofizialki Pioneer 10 misioari, gutxira, beste misio antzerako bat gertatu zitzaion, Pioneer 11 izenekoa. 2006ko martxoaren 4ean iragarri zen zundarekin harremanetan jartzeko azkeneko aukeran ez zela erantzunik egon. Orain, Pioneer 10a Aldebaran izeneko izarrerantz doa, Tauro konstelazioan, 1 690 000 urte barru iritsiko da bertara.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.