From Wikipedia, the free encyclopedia
María del Pilar Sanjurjo Carro (Sada, Coruña, Galizia, 1942ko azaroaren 7a – Coruña, Galizia, 2022ko apirilaren 6a) coruñar meteorologoa izan zen, telebistan egindako agerraldiengatik ezaguna. Informazio meteorologikoa pantaila txikian aurkeztu zuen Espainiako lehen emakumea izan zen. [1][2][3][4][5][6]
Pilar Sanjurjo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María del Pilar Sanjurjo Carro |
Jaiotza | Sada, 1942ko azaroaren 7a |
Herrialdea | Galizia |
Lehen hizkuntza | gaztelania galiziera |
Heriotza | Coruña, 2022ko apirilaren 6a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Sada |
Hezkuntza | |
Heziketa | Facultad de Ciencias Físicas (Universidad Complutense de Madrid) (en) (1959 - 1963) lizentzia : zientzia fisiko |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | meteorologoa |
Enplegatzailea(k) | Radiotelevisión Española (1968 - 1985) Meteorologiako Estatu Agentzia (1969ko uztailaren 8a - 2006ko ekainaren 7a) Bartzelona-El Prat aireportua (1971 - 1972) |
1968an lizentziatu zen Zientzia Fisikoetan, Madrilgo Unibertsitatean (gero Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), Airearen Fisikako klaseak jaso ostean–besteak beste, Francisco Moránenak–, urte hartako azaroan SMNko meteorologoen 10 plazetako bat oposatzeko erabakia hartu zuen.
Dolores Parrarekin batera, 1969ko uztailaren 8an, Espainiako Gerra Zibilaren ostean, AEMET Meteorologia Zerbitzu Nazionaleko (SMN) Meteorologoen Fakultatiboen Kidegoko funtzionario izatera heldu zen lehen emakumea izan zen. Bere promozioan bigarrena izanik, lan egiteko leku onak aukeratzeko aukera izan zuen. Bere lurraldera itzultzeko aukera izan zuen, izan ere, aukera zezakeen plazetako bat Maringo Itsas Eskolan zen, Pontevedran, baina 2006an adierazi zuen bezala, erretiroa hartu bezain laster, RAMi eman zion elkarrizketa luze batean:
«Emakumea izateagatik halako presio bat egon zen, nik nahi nuen plaza hori ez eskatzeko eta nire atzetik zegoen gizonezko batek (nire laguna) hartu zuen.»
Azkenean, Bartzelonako Prat Aireportuko meteorologia departamentura (1971-1972) joan zen.[7]
Informazio meteorologikoa pantaila txikian aurkeztu zuen Espainiako lehen emakumea izan zen. Telebistan 1968ko udan agertu zen, Eugenio Martin Rubio meteorologoaren ordez, TVEko albistegietan oporretan zegoen eta.[8][9]
1970ean Madrilen jarraitu zuen, Hiriko Unibertsitate egoitza nagusian Meteorologoen ikastaroa egiten, eta Mariano Medinaren eta Carlos Zabaletaren eskolak jaso zituen. Azken horrek itsas meteorologiarekiko interesa piztu zion. Etapa horretan, TVEn esku hartzen zuen, halaxe eskatuta, bajak (aurreikusiak edo ustekabekoak), Medina anaien zein Martin Rubioren oporrak betetzeko. 1971n, Bartzelonako plaza hartu zuen, eta horrek ez zion eragotzi tarteka telebistan parte hartzen jarraitzea, zuzenekoak TVEko Miramar estudio zaharretatik eginda, Montjüic-etik. Hurrengo urtean, Mariano Medina buruzagiak halaxe aholkatuta, garai hartan SMNren Analisi eta Iragarpen Zentroko (CAP) burua zenak, Bartzelona utzi eta Madrilera joan zen. Medinak garapen fasean zeuden zenbakizko iragarpen ereduen entseguak egitea agindu zizkion, baina Zabaletak zuzentzen zuen Itsas Meteorologia saileko plaza batean hasi zen lanean, eta Antonio Nayak ere bertan egiten zuen lan.
1974an, Eugenio Martín Rubiok TVE utzi eta Iberian sartu zen, non Hegaldi Operazioen Meteorologia sail bat zegoen. Manuel Tohariak arratsaldeko albistegiaren aurkezpena egiten hasi zen (21:00etan) eta Pilar Sanjurjo izan zen goizaldeko albistegiaren arduraduna. Bost urte geroago, Tohariak TVE utzi zuen eta Sanjurjok 21:00etako Albistegiaren ordua eta bigarren katean ere (UHF) aurkezten hasi zen, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko Legearen onarpenaren ondorioz. (53/84 Legea), TVEren eta INMren artean aukeratu behar izan zuen; izan ere, Pilar Sanjurjo RTVErekin lotuta egon zen 16 urteetan, telebistan egindako lana eta CAPko lanarekin uztartu zituen, itsas iragarpenen prestaketan zentratuta, iragarpen gelan txandaka lanean –INM aukeratuta, Medina anaiek ere hartu zuten aukera, beraz, hirurek RTVE utzi zuten 1985. urte hasieran.[10] TVE utzi ostean, orduko INM-ko CAP-an jarraitu zuen lanean, Txandako Buru postua beteta, 2006ko ekainaren 7an erretiroa hartu zuen arte, 38 urteko ibilbide profesionalaren ostean.[11]
Bere ibilbideko beste mugarrietako bat, Almirante Irizar izotz-apurtzaile argentinarraren barruan, Antartikara egindako espedizio batean parte hartzea izan zen, Juan Maria Cisneros, Manuel Bañon eta Felix Gutierrezekin batera, ozono-geruzako zuloa ikertzeko, argentinarren Marambio basean (es), 1988ko urtarrilean. Ozono estratosferikoa neurtzeko zunda-globoak jaurtitzea izan zen kanpaina aitzindari haren helburu nagusia, eta bidea ireki zien gero etorri zirenei.[12][13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.