From Wikipedia, the free encyclopedia
Pieter Verbrugghen I.a (baita izen hauekin ezaguna: Pieter Verbruggen I.a, Peter van der Brugghen I.a, Pieter van der Brugghen I.a, Peter Verbrugghen I.a, Peeter Verbrugghen I.a) (Anberes, 1615 – Ib., 1686). flandriar eskultore barrokoa izan zen.
Pieter Verbrugghen I.a | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1615 |
Herrialdea | Habsburg Netherlands |
Heriotza | Anberes, 1686 (70/71 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lantokia(k) | Anberes |
Kidetza | Anberesko San Lukas artista elkartea |
1625 urtean Simon de Neefen gidaritzapean eskulturgintzan hasi zen, azken hau 'antijcsnijder' (apaingarrien eskultorea) izaki.[1] Ondoren Erasmus Quellinus I.arekin lan egin zuen eta 1641 urtean, haren alabarekin ezkondu zen.[2] Ezkontza honen bitartez Artus Quellinus Zaharraren senide bihurtu zen, Anberesko eskultore nagusia bera. Emaztea 1662 hil eta 1665 urtean bigarrenez ezkondu zen, oraingo honetan Elisabeth Lemmensrekin.[1]
Seme alabak izan zituen, horietako bi eskultore sonatuak, hots, Pieter Verbrugghen II.a eta Hendrik Frans Verbrugghen.[1] Alaba Suzanna, Peeter Meesens eskultorearekin ezkondu zen.[1]
Bere ikasleetako batzuk belaunaldi berriko flandiar eskultore famatuak izan ziren, hala nola, Joannes Boecksent, Jan Klaudio de Cock, Martin Desjardins, Bartholomeus Eggers, Jan-Lucas Faydherbe, eta Pieter Scheemaeckers.[1]
1662 urteko Cornelis de Bieren artisten zerrenda liburuan aipatua da, bere erretratua eta guzti.[3]
Flandriar Goi Barroko estiloan lan egin zuen, Artus Quellinus Zaharrarekin elkarlanean ikasitako estiloa hain zuzen ere. Bere lanak nahiko estatikoak eta irudiek potolo kutsua dute.[2]
Pieter Verbrugghenek bukatu zuen Anberesko katedraleko organoaren aurrealdeko dekorazioa, Erasmus Quellinus II.ak[4] egindako diseinuaren arabera. Horrez gain bera eta bere lan-taldeak Anberesko San Pablo Elizako haritz zurez egindako aitorlekuak egin zituzten (1658tik 1660ra).[5]1670 urtean Artus Quellinus Zaharrarekin batera eta Pieter Verbrugghen II.a semearekin batera, aldare nagusiaren diseinua ere egin zuten.[2]
Lierreko San Gummarus Elizako pulpitua ere bere lan ezaguna da.[6] Pulpituaren jatorrizko diseinua Erasmus Quellinus Iek egin zuen baina zendu ostean, Artus bere semeak aldaketa txiki batzuk egin zizkion eta Pieter Verbrugghenek diseinua burutu.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.