Bartzelonako Picasso Museoa (katalanez Museu Picasso de Barcelona) Bartzelonaan dagoen museo bat da, Pablo Picasso espainiar artistaren lana erakusgai duena. Bertan 4.249 artelan daude, artistaren bilduma osatuena. La Ribera auzoan dago, Carrer de Montcada kalean[1], eta Erdi Aroko bost jauregitan hedatua dago. 1963ko martxoaren 9an ireki zen[2], Picassoren lanari buruzko lehen museo bihurtuz eta artista bizirik zegoenako bakarra. Kataluniako gobernuak Interes Nazionaleko Museo izendatu du[3].
Bartzelonako Picasso Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Barcelonès |
Kataluniako udalerria | Bartzelona |
Alde zahar | Ciutat Vella |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1963ko martxoaren 9a |
Webgunea | http://www.museupicasso.bcn.cat |
Bertan erakusgai dauden artelan nagusiean artean daude Lehen Jaunartzea (1896) eta Zientzia eta karitatea (1897). Museo honetan, batez ere Picassoren eta hiriaren arteko harremana erakusten da, gaztaroan eratu eta hil arte luzatu zen harreman estua.
Zuzendariak
- John Ainaud Lasarte (1963–1966)
- Rosa Maria Subirana (1966–1983)
- Maria Teresa Ocaña (1983–2007)
- Pepe Sierra (2007–2011)
- Bernardo Laniano Romero (2012-)
Iruditegia
- Sarrera.
- Barnealdea.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.