From Wikipedia, the free encyclopedia
Philippe Fanoko Kossi Kpodzro (Tomégbé, 1930eko martxoaren 30a – Suedia, 2024ko urtarrilaren 9a) togoar elizgizon eta politikaria izan zen[1].
Philippe Fanoko Kossi Kpodzro | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||||||
1992ko abenduaren 17a - 2007ko ekainaren 8a ← Robert-Casimir Tonyui Messan Dosseh-Anyron (en) - Denis Komivi Amuzu-Dzakpah (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Lomé (en)
1976ko apirilaren 10a - 1992ko abenduaren 17a ← Bernard Oguki-Atakpah (en) - Julien Mawule Kouto (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Atakpamé (en)
1975eko abenduaren 19a - 1976ko apirilaren 10a ← James Chiona - Teodoro Buhain (en) → Elizbarrutia: Bacanaria (en)
1975eko abenduaren 19a - 1976ko apirilaren 10a Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Atakpamé (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Tomégbé (en) , 1930eko martxoaren 30a | ||||||||
Herrialdea | Togo | ||||||||
Heriotza | Suedia, 2024ko urtarrilaren 9a (93 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Tomégbé herrixkan jaio zen 1930eko martxoaren 30ean. Ouidahko apaizgaitegi txikian (Benin) ikasi zuen eta gero Erromara joan zen. 1955ean filosofian lizentziatu zen eta 1959an teologian[2]. 1959ko abenduaren 20an apaiztu zen[3].
1976ko urtarrilaren 3an, Paulo VI.a aita santuak Atakpaméko apezpiku izendatu zuen. Izendapen hori oso gaizki hartu zuten Togoko politikariek. Arazoak halakoak ziren, non apezpiku ordenazioa Lomen egin zen eta ez Atakpaméko elizbarrutian, 1976ko maiatzaren 2an. Gero, lau urtez, apezpiku berriari bere elizbarrutian sartzea debekatu zioten eta Lométik zuzendu behar izan zuen[4].
1992ko abenduaren 17an, Philippe Kpodzro Lomeko artzapezpiku izendatu zuten[4].
Apezpiku funtzioez gain, Konferentzia Nazional Soberanoa zuzendu zuen 1991ko uztailaren 1etik abuztuaren 28ra arte[4]. Ondoren, Batzar Nazionaleko presidente izendatu zuten 1991ko abuztuaren 20tik 1994ko otsailera[5][6].
2005ean, Gnassingbé Eyadéma presidentea hil ondoren, Philippe Kpodzrok beste erlijioso eta abokatu batzuekin batera martxa baketsu bat antolatu zuen herrialdeak garai hartan bizi zuen krisia konpontzen saiatzeko[2].
2007ko ekainaren 8an erretiroa hartu zuen[3]. Bizitzako azken hiru urte erbestean eman zituen Suedian, eta han hil zen 2024ko urtarrilaren 9an[1][7].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.