mexikar soldadera delako borrokalaria eta espioia From Wikipedia, the free encyclopedia
Petra Herrera, ezaguna Pedro Herrera ezizenez ere (San Pedro de las Colonias, Coahuila, Mexiko, 1887ko ekainaren 29a – Chihuahua, Mexiko, 1917ko otsailaren 14a) mexikar adelitetako bat edo soldadera delako borrokalaria eta espioia izan zen Mexikoko Iraultzako tropa matxinatuetan, eta bere buruari “jenerala” deitzen zion.[1][2][3][4][5]
Petra Herrera | |
---|---|
Petra Herrera iraultzailearen agiria | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1887ko ekainaren 29a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | 1917ko otsailaren 14a (29 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | soldadera (en) |
Izengoitia(k) | Pedro Herrera |
Herrerak, gizonez jantzita eta Pedro Herreraren izengoitiarekin, aktiboki parte hartu zuen Mexikoko Iraultzako borroka askotan. Ospe bikaina lortu zuen eta lidergo eredugarria erakutsi zuen. Denborak aurrera egin ahala, bere emakuem izaera agerian uzteko gai izan zen.
Francisco Villa (Pantxo Villa) jeneralak antolatutako ligarekin bat egiteko, bere generoa ezkutatzea erabaki zuen, gizonez jantzita eta Petra izena Pedroren ordez jarrita. Emakumeen parte-hartzea ohikoa zen Iraultzan, baina zenbait jardueratan, hala nola, senarrei elikatzen eta laguntzen, hornitzaileak, sukaldariak, garbitzaileak edo erizainak izaten ziren, eta horietako batzuk arma-kontrabandoaz, janari eta informazioaz arduratzen ziren. Hala ere, Herreraren parte-hartzea jarduera horien bestelakoa izan zen. maderozaleen Tropa zuzentzeaz gain, Torreongo Batailaren lehenengo hartualdian, 1911ko maiatzean indar federalak atera zituen. Tropa iraultzaileei eman zien babesa zela eta, haren izena, besteak beste korrido hauetan geratu zen:
"Corrido de las hazañas del general Lojero y la Toma de Torreón por el ejército Liberador", "Corrido de la Toma de Torreón" y “Corrido del combate del 15 de mayo en Torreón”. Korrido bertso horietan aipamen hauexek daude:
"La valiente Petra Herrera en el fragor del combate aunque cayó prisionera ni se dobla ni se abate", “La valiente Petra Herrera al combate se lanzó, siendo siempre la primera, ella el fuego comenzó”"
Batailan harrapatu zutenean, Maderoren aldeko ahotsa altxatu zuen, harekiko leialtasuna aldarrikatuz. Hori ikusita, maderozale-talde batek Porfirio Díazen tropak kanporatu zituen Torreonenetik.
1914ko maiatzaren 30ean, Torreongo bigarren batailan parte hartu zuen, beste 400 emakumerekin batera. Garaipen esanguratsu batzuk izan bazituen ere, Pancho Villak uko egin zion emakume bati kreditu militarra emateari eta ez zuen Petra Herrera Jeneral gisa sustatu. Honek Pantxo Villaren tropak utzi zituen eta bere brigada propioa emakume hutsez osatu zuen.
Emakume izateari ezkutuan eusteko gai izan zen, estrategia burutsuei esker, adibidez, goizaldean bizarra mozten ari zela sinetsarazten zuen, eta esaten zuen ia ez zitzaiola hazten ari. Erasorako estrategia zubiak estandaraztea zen, lidergo-gaitasun handia izateaz gain, bere emakume-identitatea aurkitu ostean soldadu-talde bat osatu zuen, Villa jeneralaren tropen ondoan borrokak egiteko. Bere garaipen garrantzitsuenetako bat Torreongo bigarren batailan izan zen, Coahuilan, 1914ko maiatzaren 30ean.[6] Cosme Mendoza Chavirak honelaxe deskribatu zuen: "Torreon hartu zuen emakume hark, argiak itzali zituen hirira sartu zirenean".[7]
Herrerak bere benetako identitatea erakutsi zuenerako, ospe handia lortua zuen batailan; bestela, bere lankide iraultzaileen diskriminazioa jasango zuen eta.
Hala eta guztiz ere, Petra Herrerak Torreonen hartualdian izan zuen parte-hartzea ez da ofizialki onartzen, esaten da Villak berak ezkutatu zuela Herreraren parte-hartzea, eta ez ziola merezi zuen kreditua eman, borroka horretan garailea emakume bat izan zela jakitean. Errekonozimendu faltaren ondorioz, Herrerak Villa jeneralaren tropa utzi eta bere tropa sortzea erabaki zuen, emakume hutsez osatua. Partaideen kopurua asko aldatzen da bertsioen arabera: hogeita bostetik milara. Geroago, 1917an, Venustiano Carranzarekin bat egin zuen, eta kondaira bihurtu zen herrialdeko emakumeentzat. Denbora horretan, jeneral mailara igotzea eta zerbitzu militarrean egotea eskatu zuen, eta, gudu-zelaian trebezia handia erakutsi zuen arren, ukatu egin zioten. Hala ere, nolabaiteko aintzatespena eman zitzaion, Jesús Agustín Castro jeneralak koronel-postura igo baitzuen.
Handik denbora batera, Petra Herrerak goi-mailako aginduz desegin zuen bere armada femeninoa, eta espioi gisa lan egin zuen, Chihuahua estatuko kantina-neska mozorroa jantzita.[8] Iturri batzuek diote Jiménezen (Chihuahua) lan egin zuela, eta beste batzuek, berriz, Ciudad Juárezen lan egin zuela.[8][6] Bi bertsioek bat egiten dute: gau batean, mozkortutako gaizkile-talde batek iraindu eta tiro egin zioten Petra Herrerari. Hark, erasoari aurre egin zion arren, hil egin zen, infektatu zitzaizkion zaurien ondorioz.[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.