From Wikipedia, the free encyclopedia
Peter Stephen Paul Brook (Londres, Ingalaterra, 1925eko martxoaren 21a - Paris, 2022ko uztailaren 2a) britainiar antzerkigile eta zinemagilea izan zen.
Peter Brook | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Peter Stephen Paul Brook |
Jaiotza | Chiswick eta Londres, 1925eko martxoaren 21a |
Herrialdea | Erresuma Batua Frantzia |
Heriotza | Parisko 15. barrutia eta Paris, 2022ko uztailaren 2a (97 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Natasha Parry (en) (1951 - 2015) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Magdalen College Westminster School (en) Gresham's School (en) (1939ko iraila - 1941) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria, film-zuzendaria, theatrologist (en) , gidoilaria, idazlea, autobiografialaria, zinemazalea, opera director (en) , errealizadorea eta produktorea |
Lantokia(k) | Paris Londres eta Erresuma Batua |
Enplegatzailea(k) | Théâtre des Bouffes du Nord (en) (1974 - |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
newspeterbrook.com | |
|
Lehenengo lanak Oxfordeko unibertsitatean ikasten ari zela egin zituen. Berehala, ingeles antzerkigile ospetsuenetako bat bihurtu zen, eta Royal Shakespeare Companyko zuzendari izan zen 1962-1970 bitartean. William Shakespeareren Lear Errege lanaren ondoren (1962), Brookek estilo eta lan-metodo berri bat asmatu zituen, Espazio hutsa lanean definitu zuena 1968an: testua eta obra biluztea eta berezko ingurura eramatea, obra eta antzezlearen lana kutsatu zuten tradizioak baztertuaz.
1970. urteaz geroztik, Parisen hartu zuen bizilekua, eta Bouffes-du-Nord antzokian aritu zen. Poliki-poliki lanak oinarrira eramaten saiatu zen, baina mendebaldeko izpirituarekin oraindik ere, eta mendebaldeko forma dramatikoak eta beste kulturetako antzezpen moduen sintesia egin zuen, batez ere afrikarrak eta asiarrak. Askotan, bere lanetan, tapiz bat edo osagai bakar batzuk besterik ez ditu ipintzen eszenatokian, eta askotariko antzezleak jartzen ditu lanean; era horretan, lanek oihartzun berri eta ez akademikoa hartzen dute: Marat/Sade (1964), Mahabharata (1985), Nor da hemen? (1996)... Zineman ere egin du lanik Brookek: Eulien ugazaba (1963), Lear erregea (1971), Karmenen tragedia (1983)... Azken urteetan, antzerkiari buruzko zenbait liburu idatzi zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.