Pest konderria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pest konderria Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen erdialdean dago, Erdialdeko Hungaria eskualdean, Budapest, herrialdeko hiriburua, erabat inguratuz. Horrez gain, Eslovakia eta Hungariako Nógrád, Heves, Jász-Nagykun-Szolnok, Bács-Kiskun, Fejér eta Komárom-Esztergom konderriak ere mugakide ditu. 6.393 km²ko azalera du, eta 2011n 1.237.561 biztanle zituen[1]. Hiriburua Budapest da, administratiboki bereizirik dagoen arren.
Pest | |||
---|---|---|---|
Hungaria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Hungaria | ||
Izen ofiziala | Pest vármegye | ||
ISO 3166-2 | HU-PE | ||
Hiriburua | Budapest | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°25′00″N 19°20′00″E | ||
![]() | |||
Azalera | 6,393,14 km² | ||
Mugakideak | Budapest, Fejér, Komárom-Esztergom, Nitra eskualdea, Nógrád, Heves, Jász-Nagykun-Szolnok eta Bács-Kiskun | ||
Punturik altuena | Csóványos (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.333.533 (2022ko urriaren 1a) 95.972 (2011) | ||
Dentsitatea | 193,6 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Erdialdeko Hungaria | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua | ||
http://www.pestmegye.hu/ |
Geografia
Pest konderrian Hungariako Ordoki Handiak eta Transdanubiako mendiek bat egiten dute. Iparraldean mendiak eta muinoak nagusi dira eta, Danubioren Bihurgunea izeneko tokian, Börzsöny eta Pilis muinoek Danubio ibaia hegoalderantz bira egitera behartzen dute. Hegoaldea, berriz, zelaia da, Alföld Handiaren zati. Danubio eta Tisza ibaien artean hareazko lautadak daude[2].
Nekazaritza askotarikoa eta, besteak beste, fuituak (sagarrak, batez ere), azukre erremolatxa eta tomatea egiten dira. Konderriko industriagune nagusiak Vác (zementua, industria arina eta kimikoa), Gödöllő (nekazaritza ikerketa, automobilgintza) eta Szászhalombatta (petrolio-findegia) dira. Lekurik turistikoena Danubioren Bihurgunea da, Esztergom eta Szentendre artean[2].
Banaketa administratiboa
2013ko erreformaren ondoan, konderria 17 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalak (település) |
---|---|---|---|---|
![]() |
Aszód | 298,37 | 37.974 | 11 |
![]() |
Budakeszi | 288,95 | 88.781 | 12 |
![]() |
Cegléd | 886,30 | 90.885 | 12 |
![]() |
Dabas | 614,23 | 49.662 | 11 |
![]() |
Dunakeszi | 103,07 | 79.446 | 4 |
![]() |
Érd | 184,29 | 120.990 | 7 |
![]() |
Gödöllő | 449,66 | 143.308 | 15 |
![]() |
Gyál | 170,99 | 41.271 | 4 |
![]() |
Monor | 329,81 | 64.859 | 11 |
![]() |
Nagykáta | 710,12 | 75.425 | 16 |
![]() |
Nagykőrös | 349,25 | 28.241 | 3 |
![]() |
Pilisvörösvár | 130,81 | 53.187 | 9 |
![]() |
Ráckeve | 417,05 | 36.421 | 11 |
![]() |
Szentendre | 326,58 | 80.171 | 13 |
![]() |
Szigetszentmiklós | 211,28 | 111.339 | 9 |
![]() |
Szob | 362,23 | 70.232 | 18 |
![]() |
Vecsés | 119,74 | 48.048 | 4 |
Hiri eta herriak
Konderri eskumenak dituzten hiriak
Hiri eta herri handiak
(2015eko biztanleria[3])
|
|
|
|
|
Iruditegia
- Börzsöny mendigunea.
- Szentendre.
- Zsámbékeko monasterioa.
- Danubio ibaia eta Visegrádeko muinoak.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.