From Wikipedia, the free encyclopedia
Peso ley argentinarra (gaztelaniaz: Peso ley), Argentinako Errepublikan 1970etik 1983ra zirkulazioan egon zen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea ARL zen eta bere sinboloa $Ley[1], peso eta dolar izeneko beste diru mota batzuetatik bereizteko. Peso ley argentinar banako baten ehunena zentabo deitzen zen eta peso bakoitza 100 zentaboz osatuta zegoen. Peso ley hitzek, pisu lege esan nahi dute gaztelaniaz[2].
Peso ley argentinar | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Argentina |
Jaulkitzailea | Central Bank of Argentina (en) |
Historia | |
Hasiera | 1970eko urtarrilaren 1a |
Ordezkatzen du | Peso moneda nacional argentinar |
1970eko lehenengo egunean peso ley argentinarrak peso moneda nacional argentinarra ordezkatu zuen, hurrengo truke tasarekin: 100 peso moneda nacional argentinar = 1 peso ley argentinar[1][3]. 1983ko ekainaren 1ean, berriz, 1983-1985 bitarteko peso argentinarrak peso ley argentinarra ordezkatu zuen, hurrengo truke tasarekin: 10.000 peso ley argentinar = 1 peso argentinar.[1][3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.