From Wikipedia, the free encyclopedia
Peru Gurea edo Peru Gurea Londresen ahozko tradizioko euskal balada bat da. Resurrección María de Azkuek bildua Cancionero Popular Vasco[1] bilduman, 1922. urtean Elgoibarren entzuna[2], nahiz eta aurretik ere entzuna izan zen (XIX. mendean[3]). Bertan, elkarrizketa bat agertzen da, emakume, senar, morroi eta arrotz baten artekoa, baserri giroan.
Orduztik, abesti hau bertso doinu bezala erabili dute[4][5][6][7] eta abeslari eta musika talde ugarik bertsio desberdinak egin dituzte, tartean, Lourdes Iriondok[8], Oskorrik[9] eta Hiru Trukuk[10].
Emakumeak kantatzen du:
Peru gurea Londresen
zingulun-larrak ekarten
hura (y) andikan etorriarte
guztiok dantza gitezen.
¡Ai ori egia!
Zingulun zangulun Maria.
Arrotzak dio:
Kaponak daude erretzen,
oilaskoak mutiltzen;
eztin ark asko orai pentsatzen
onela gerala dantzatzen.
¡Ira-jira-bira!
Aztan-zingulun Maria.
Morroiak argudiatzen du:
Ugazaba topau neban
Santo Tobeko zubian
neugaz atzera ekarri neban
sardin-sestotxo barrian.
¡Ai ori egia!
Daigun inguru, Maria.
Beste bertsio baten arabera, morroiak dio:
Nagusia Bitorian
plazako ostatu berrian,
osoro larrugorrian
sartu zait saski-erdian.
¡Ira-jira-bira!
Orain duk ire aldia.
Morroiak hau esatean ostikada bat eman zuen. Senarra hasi zen kantari:
Neure mutiltxo txikia,
ik esan uen egia
medikuarekin dantzatzen zala
nere emazte Maria.
¡Ai oi egia!
Iretzat mando zuria.
Beste bertsio baten arabera, senarrak hau dio:
Nere mutiltxo txoria,
ik erran datak egia:
dantzan arrapatuko dudala
nere andre Maria:
¡Ira-jira-bira!
Iretzat mando aundia.
Istorioak kontatzen duenaren arabera, festa giroan gertatzen den egoera bat da. Non guztiak dantzan eta festa giroan daudenean emakume ezkondua aritzen den herriko medikuarekin dantzan. Hau morroiak, emakumearen senarrari salatzen dio eta senarrak ordainetan mando zuri edo handi bat ematen dio opari.
Abestia bertso doinutzat hartuta, kopla handiaren neurrikoa dela ikus genezake.[4]
Egitura metrikoa: 8A / 8A / 10 / 8A (hg) | 8A / 8A / 18A
Erritmoa: 8/8/18/8
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.