109P/Swift-Tuttle kometak utzitako hauts-partikulak, ozar-izarrak dira. Perseus konstelazioaren parean ikusten dira, Kasiopearen alboan, uztailaren erditik abuztuaren 24 bitarte From Wikipedia, the free encyclopedia
Pertseidak[1] ozar-izarrak dira, 109P/Swift-Tuttle kometak utzitako hauts-partikulak, hain zuzen. Pertseidak deitzen dira ortzian Perseus konstelazioaren parean ikusten baitira, Kasiopearen alboan. Izar uxo ere esaten zaie meteoro hauei, eta Euskal Herriko bazter askotan Done Laurendiren malkoak deitzen diete, santu hori ospatzen den egunaren (abuztuaren 10ean) inguruan ikusten baitira Pertseidak.
Perseidak | |
---|---|
Behaketa | |
Gorputz-gurasoa | 109P/Swift-Tuttle |
Aurkikuntza-data | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "k" |
Honen izena darama | Perseus (konstelazioa) |
Konstelazioa | Perseus (konstelazioa) |
Deklinazioa | 58 ° |
Orbitaren ezaugarriak | |
Batezbesteko abiadura orbitala | 59 km/s |
109P Swift-Tuttle kometaren ibilbideari lotuta daude; 134,6 urteko periodoa dute, eta 1992an igaro ziren azkena. Pertseidak oso azkarrak dira: 59 km/s-ko abiaduran sartzen dira atmosferan, (212.400 km/h), eta normalean, aztarna luze, distiratsu eta iraunkorrak uzten dituzte. Hauts-partikulen tamainako meteoroak dira, 100 kilometroko altueran desintegratzen direnak.
Izar uxo hauek urtero ikusten ahal dira Ipar Hemisferioan, batez ere abuztuaren 8tik 14ra bitartean; bereziki abuztuaren 12an, orduko 100 meteoro eta gehiago izaten baitira ikusgarri. Lurrak 109P/Swift-Tuttle kometaren lorratza zeharkatzen duenean ikus daitezke.
109P/Swift-Tuttle kometa 1992ko abenduaren 11n hurbildu zen azken aldiz Lurrera. Orduan, orduko 400 meteoro ikusi ahal izan ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.