Perrexil uhartea
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Perrexil uhartea (gaztelaniaz Isla Perejil, arabieraz Leila, Laila (ليلى)) Gibraltarko itsasartean dagoen biztanlerik gabeko uharte txikia da. Uhartetxoaren subiranotasunak Espainia eta Marokok eztabaidatua da. Eztabaidak estatu bien arteko gatazka armatua sortu zuen 2002an.
Perrexil uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 74 m |
Mota | Uhartetxo eta disputatutako lurralde |
Luzera | 0,4 km |
Zabalera | 0,4 km |
Azalera | 0,15 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°54′50″N 5°25′07″W |
UTC ordua | UTC+01:00 |
Herrialdea | Maroko |
Eskualdea | Tangier-Tetouan-Al Hoceima |
Ur-gorputza | Alborango itsasoa Gibraltarko itsasartea |
Leku geografikoa | Mediterraneoa |
Gaztelaniazko Isla Perejil euskaraz "Perrexil uhartea" esan nahi du. Gertuko berbereek tamazightez Tura diote, euskaraz "hutsa" esan nahi duena. Morokoarrek arabieraz Leila edo Laila (ليلى) diote.
Uhartetxoa Marokoko kostaldetik 250 metrotara dago, 8 km Ceutatik eta 13,5 km Espainiako penintsulatik. 480 x 480 metroko azalera du, hau da 15 ha edo 0,15 km². Gehienezko altuera 74 metrokoa da.
Bertoko berbereek abelzaintzarako erabilia omen zen eta ez da inoiz bizitzeko erabilia izan. 1415ean, Portugalek, Ceuta Fèseko Erresumari kendu zionean, gertuko uhartetxoak ere okupatu zituen. 1580ean, Portugal Espainiako erregearen agindupean egon zen 1640 arte. Banatu zirenean, Ceuta espainiarren kontrolpean geratu zen.
2002ko uztailaren 11an, Marokoko gudaroste txiki batek uhartean kanpamendu bat sortu zuten. Honek José María Aznarrek zuzendutako Espainiako gobernuaren kexa eragin zuen. Espainiak Europar Batasunaren babesa lortu zuen, Marokoko, berriz, Arabiar Ligarena.
2002ko uztailaren 18an Espainiak Romeo-Sierra operazioa egin zuen uhartetxoa kontrolatzeko. Espainiako armadak uhartea okupatu zuen, Estatu Batuen bitartekotzari esker, Colin Powellek zuzenduta, herrialde bien arteko status quo ante mantentzea adostu zuten arte.
Egun uhartetxoa ez da inork okupatua.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.