Euskal musika taldea From Wikipedia, the free encyclopedia
Perlata 2015. urtean Arrasaten sorturiko musika taldea da[1]. Maialen, Ane, Jaio ta Txerrak osatzen dute gaur egun Perlata eta KuirPunk moduan aldarrikatzen dute egiten duten musika.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Musika zuzena, kritika sozialak eta letra gordinak nahasten dituzte, autokritika ere eginez, inguruan duten errealitateari eta errealitatetik sortuz. Etenik gabeko gerran kokatzen dira normaren kontra, normaltasunak apurt eta eradaltzea helburu.
Musika talde baino gehiago, sorkuntza espazio moduan definitzen dira. Arte formatu desberdinetan azaleratzen dute barruan daramaten maitasun eta gorroto hori guztia, abestiak, ipuin erotikoak, bideoklipak, dokumentalak… musikaz janzten dute egiten duten guztia, baina espazio eta formatu desberdinetan barrena.
Esperimentazioa maite dute, lan kolektiboa da beraientzat bide bakarra eta erraietara konpainia onean bidaiatzea plazerra. Eszenatokia askatasunez bizitzea izan da eta da beraien helburua, leku berri bat sortzea eta espazio berriak sortzea.
Arrasaten sortu zen taldea 2015.urtean eta 5 disko kaleratu dituzte orain arte: “Nondik hasi” (2017), “Urrezko kaiola” (2018), “Duguna esateko” (2020) eta “Zarata” (2022), The Dillingers taldearekin batera eta azken hau Las Barreras izenarekin (2022). Momentu honetan lan berriak prestatzen ari dira zehazki "limon y chocolate" abestia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.