Peristilo (latinezko peristȳlum-etik eratorria, eta aurretik, antzinako grezierako περίστυλος, perístylon hitzetik. περί peri, "inguruan" o "inguratua" eta στῦλος stylos, "zutabe" ) bat, eremu bat edo eraikin bat inguratzen duen zutabe galeria edo kolomadia bat da.

Thumb
Villa des Vettiiko peristiloa. Ponpeia, Italia
Thumb
Peristyl bei einem antiken Wohnhaus

Antzinako Erromatar arkitekturan

Erromatar arkitekturan, peristiloa, eraikin publiko edo etxe baten barneko patio handia da, zutabe arkupe batek inguratua eta parterre eta iturriekin apaindua dagoena. K.a. III. mendetik aurrera,lehenago atzeko patioa edo ortua zegoen lekuan, ohikoak bilakatu zen peristiloa eraikitzea domus-etan etruskoen eraginez[1]. Atrioa ez bezala, peristiloak ez zuen sabairik eta ez zuen atrioa ordezkatu.

Peristiloaren inguruan etxeko gelarik garrantzitsuenak zeuden: exedra, jangela edo triklinioa, eta gainontzeko gelak edo alaeak. Erromatar etxeetako beste barne patioa zen ataritik, tamaina handiagokoa izateagatik, sarreratik urrutiago egoteagatik eta gizarte harrera eta aisialdirako erabiltzeagatik ezberdintzen da. Aldiz, atariak, sarrera eta harreragelaren ondoan zegoenak, gelen arteko banaketa gune funtzioa zuen.

Thumb
Atrioa eta perisitiloa dituen domus-a

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.