Percy Adlon

From Wikipedia, the free encyclopedia

Percy Adlon (Munich, 1935eko ekainaren 1aPacific Palisades, 2024ko martxoaren 10a) alemaniar zinema-zuzendari, gidoigile eta ekoizlea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Percy Adlon
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaul Rudolf Parsifal Adlon
JaiotzaMunich, 1935eko ekainaren 1a
Herrialdea Alemania
BizilekuaQ21039775
Munich
Pacific Palisades
HeriotzaLos Angeles, 2024ko martxoaren 10a (88 urte)
Hobiratze lekuaAlter Domfriedhof der St.-Hedwigs-Gemeinde (en)
Familia
AitaRudolf Laubenthal
AmaSusanne Adlon-Meyerhöfer
Ezkontidea(k)Eleonore Adlon (en)  (1960 -  2024ko martxoaren 10a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, telebista-ekoizlea, dokumentalista eta zinema gidoilaria
Jasotako sariak

percyadlon.com
Allocine: 5953
Itxi

Filologia alemana, artea eta antzerkia ikasi zituen. Irratian hasi zen lanean, kultura eta literaturari buruzko programak eginez. 1970. urtean dokumentalista gisa sartu zen telebistan eta arte-gaietan espezializatu zen. Gero bere produkzio-etxea sortu zuen (Pelemele Film) eta fikziozko zinema egiten hasi zen. Bere lehen film luzeak (Celeste, 1981) Marcel Proustek sortutako munduari buruzko oso ikuspegi berezia ematen du, objektuen, espazio hutsen, sentimenduen, isiltasunen eta bakardadeen bidez eratuz narrazioa. Sugarbabyn (1984) oso istorio sinplea eratu zuen bere musa Marianne Sägebrechetentzat: emakume lodi bakarti bat da, metroko bidaietan xarmatu duen ahotsaren bila ateratzen dena. Gero Estatu Batuetara jo zuen eta bertan Out of Rosenheim edo Bagdad Café (1987) idatzi, zuzendu eta ekoiztu zuen: bizimodua, harremanak ulertzeko bi modu kontrajartzen ditu filmak, giro magiko baten kaosa, eta berriro ere, bakardadea inguru galdu batean. Erabili eta bota egiten duen munduaren aurkako satira egin zuen hurrena Rosalie erosketetara doa (1988) filmean, Estatu Batuetan bizi den emakume alemaniar baten istorio kontatuz. 1990eko hamarkadaren hasieran eremu are bakartiagoa bilatu zuen, eta Alaskara joan zen Salmonberries (1991) filmatzera; beren bakardadea betetzeko beharra duten bi emakumeen elkartzea da, besteen antzera, film honetan ere gaia.

Filmografia

  • Mahler auf der Couch (2010)
  • Orbela's People (2007)
  • Koenigs Kugel (2001)
  • Hawaiian Gardens (2001)
  • Eat Your Heart Out (2000, ekoizlea)
  • Die Straußkiste (1999)
  • In der glanzvollen Welt des Hotel Adlon (1996)
  • Younger and Younger (1993)
  • Salmonberries (1991)
  • Red Hot and Blue (1990)
  • Rosalie Goes Shopping (1989)
  • Babycakes (1989)
  • Out of Rosenheim (1987)
  • Herschel und die Musik der Sterne (1986)
  • Zuckerbaby (1985)
  • Die Schaukel (1983)
  • Fünf letzte Tage (1982)
  • Céleste (1981)
  • Herr Kischott (1980)
  • Der Vormund und sein Dichter (1978)

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.