Pedro Irizar
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pedro Irizar Barnoya (Azkoitia, Gipuzkoa, 1910eko abuztuaren 11 – Madril, Espainia, 2004) euskal hizkuntzalaria, ingeniaria eta gaztelaniazko idazlea izan zen.[1] Euskaltzain urgazlea izan zen 1947az geroztik, eta ohorezko euskaltzain 1987az geroztik.
Pedro Irizar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1910eko abuztuaren 11 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2004 (93/94 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta ingeniaria |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Euskaltzaindia |
Madrilen eman zuen bizitza, eta urteetan aurrera joanda ere, ez zion utzi hizkuntzalaritzari. Alor horretan, euskal aditza izan zuen aztergai nagusi hirurogei urtez, horren inguruko hainbat lan kaleratuz. Lehenik, gipuzkerazko aditz-formak bildu zituen, eta bi liburutan kaleratu. Beste horrenbeste egin zuen, ondoren, bizkaierakoekin (bi liburu), hegoaldeko goi-nafarrerakoekin eta erronkarierakoekin (liburu bana), lapurterakoekin (bi liburu), mendebaldeko behe-nafarrerakoekin (liburu bat) eta ekialdeko behe-nafarrerakoekin (hiru liburu) eta zubererakoekin (liburu bat).
2000. urtean omenaldia eskaini zion jaioterriko udalak, euskararen alde eginiko lana eskertzeko asmoz. 2008an, Euskaltzaindiak, haren lan guztiak bilduta, Morfologia del verbo auxiliar vasco argitaratu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.