Remove ads

Pedro González López,[1] (Tegueste, Tenerife, Espainia, 2002ko azaroaren 25a) Pedri bezala ezagunagoa, espainiar futbolaria da. Espainiako lehen mailan jokatzen duen Bartzelona Futbol Klubean puntaerdi gisa jokatzen du. 2022. urte arteko kontratua du klubarekin, eta Bartzelonak nahi izanez gero, beste 2 urte luza dezake.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Pedri González
Thumb
(2021)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro González López
JaiotzaBajamar (en) Itzuli, 2002ko azaroaren 25a (22 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HizkuntzakKanarietako gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa / 21
Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa / 50
Unión Deportiva Las Palmas2019 / 2020364
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2020 / 202040
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2020 / 202010
Bartzelona Futbol Kluba2020 / 9314
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa2021 / 60
Espainiako futbol selekzio nazionala2021 / 241
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua60 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Jasotako sariak

pedrigonzalez8.com
IMDB: nm12019626 Facebook: pedrigonzalezofficial16 Twitter: Pedri Instagram: pedri TikTok: pedri FIFA: 400128950 UEFA: 250143693 Edit the value on Wikidata
Itxi

Estadistika ofizialen arabera 1,74m-ko altuera du, eta 60kg-ko pisua.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu, eta zilarrezko domina eskuratu zuen futbolean Espainia ordezkatuz; Brasilgo taldearen (urrezko domina) atzetik, eta Mexikoko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen Espainiako taldea.[2]

Tokion, honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Unai Simón, Óscar Mingueza, Marc Cucurella, Pau Torres, Jesús Vallejo, Martín Zubimendi, Marco Asensio, Mikel Merino, Rafa Mir, Dani Ceballos, Mikel Oyarzabal, Eric García, Álvaro Fernández, Carlos Soler Jon Moncayola, Pedri, Javi Puado, Óscar Gil, Dani Olmo, Juan Miranda, Bryan Gil eta Iván Villarrek.


Remove ads

Nazioarteko emaitzak

Informazio gehiago Udako Olinpiar Jokoak, Urtea ...
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 2. lekua, zilarrezko domina Futbola, gizonezkoa.
Itxi

Ibilbidea

UD Las Palmas (2018-2020)

Bere herriko harrobian, Juventud Laguna-n eta Las Palmaseko harrobian egon ondoren, azken honetako lehen taldean debuta egin zuen 2018-2019 denboraldiaren bukaeran, 16 urte bakarrik zituela. Las Palmasekin 4 urteko kontratua sinatu zuen, eta hurrengo denboraldian jada lehen taldearen dinamikan erabat sartu zen.

Bartzelona Futbol Kluba

2020-2021

2020ko udan, Bartzelona akordio batera iritsi zen Las Palmasekin, eta 7,2 milioi euro ordainduz, Pedri katalunia aldera joan zen. Bertan eginiko hasiera ikusgarria izan zen, batez ere Lionel Messirekin zuen kimikak jendea liluratu baitzuen.

Remove ads

Estadistikak

Informazio gehiago Kluba, Urtea ...
2021eko urtarrilaren 8an eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola (k) Asistentzia (k)
Las Palmas 2019-2020 37 4 7
Bartzelona 2020- 22 3 2
Itxi

Espainiako Selekzioa

Espainiako selekzio nazional absolutuarekin 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio) esku hartu zuen, eta 21 urtez azpikoarekin ere jokatu ohi du.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads