Passau
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Passau (aurretik latinez Batavis edo Batavia) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Bavaria Behereko bigarren hiria hain zuen ere.
Passau | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
unibertsitate-hiria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Bavaria | ||||||||||
Regional district in Bavaria | Bavaria Beherea | ||||||||||
Alkatea | Jürgen Dupper | ||||||||||
Posta kodea | 94032, 94034, 94036 eta 94001 | ||||||||||
Udalerri kodea | 09262000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 48°34′29″N 13°27′40″E | ||||||||||
Azalera | 69,56 km² | ||||||||||
Altuera | 312 m | ||||||||||
Mugakideak | Salzweg, Thyrnau, Vilshofen an der Donau, Fürstenzell, Neuburg am Inn, Freinberg (en) , Schardenberg (en) , Tiefenbach, Passau (en) eta Windorf | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 53.907 (2022ko abenduaren 31) 814 (2021) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 775 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 0851 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Montecchio Maggiore, Colonia Tovar (en) , Málaga, Hackensack, Dumfries, Cagnes-sur-Mer, Krems an der Donau, Akita, České Budějovice, Liuzhou, Veszprém, Faro, Scurcola Marsicana eta Eferding (en) | ||||||||||
Matrikula | PA | ||||||||||
passau.de |
Passau izena Batavis kolonia erromatarraren aldaera da. Batavis aldi berean bertan bizi ziren Batavi germaniarren omenez ipinitako izan da.
Hiru ibaien hiria izenaz ezagutzen da, Danubio, Inn eta Ilz ibaiek bat egiten baitute bertan. Danubio eta Enok osatzen duten penintsulan kokatzen da hiriaren alde zaharra.
La Tène kulturako herrixka zelta bat izan zen bertan erromatarrak iritsi aurretik. Hauek Retia probintzian Batavis kolonia sortu zuen, hiru ibaien elkargunea toki estrategikoa zela iritzita. 476an erromatarrek lur hauek utzi egin zituzten.
739an apezpikutza eskuratu zuen, urteetan zehar Germaniako Erromatar Inperio Santuko zabalena izan zena, eta Frederiko I.a Bizargorriak Niedernburgeko Konbentua eraiki zuen bertan XII mendean. 1225ean hiri aske bihrutu zen Passau.
XI mendetim aurrera Passau famatu bihurtu zuen bertan egiten ziren ezpaten kalitateak. Armarriko otsoaren irudia grabatzen zuten eta mitikoa bihurtu zen Passauko otsoa. Ipar Renania-Westfaliako Solingen hiriak ere kalitatezko armak egiten zituen eta azkenean Passauko otsoa ezarri behar izan zuen bere ezpatetan.
Sute batek hiria suntsitu zuen 1662an. Italiatik arkitektoak ekarri ziren hiria berreraikitzeko eta honen ondorioz eraikin barrokoetan kutsu mediterranearra nabari zaio hiriari. Ibaiek ere sarritan uholdeak sortu izan dituzte, larriena 1954ean.
Adolf Hitler eta bere familia bertan bizi izan ziren 1892 eta 1894 artean. 1920ko hamarkadan gutxienez lau hitzaldi eman zituen bertan eta Bigarren Mundu Gerraren garaian Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparruaren hiru azpiesparru izan ziren bertan.
|
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.