Alderdi Iraultzaile Instituzionala (gaztelaniaz: Partido Revolucionario Institucional edo PRI)[1] Mexikoko alderdi politiko bat da,[2] Plutarco Elías Calles presidente ohiak Alderdi Nazional Iraultzaile izenpean 1929ko martxoaren 4an sortua. Hirurogeita hamar urtez jarraian, 1930etik 2000ra, herrialdeko alderdi nagusia izan zen. 1988an bere zatiketarik handiena jasan zuen, Korronte Demokratikoa banandu zenean. Zatiketak Iraultza Demokratikoaren Alderdiaren sorrera eragin zuen.[3]

Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...
Alderdi Iraultzaile Instituzionala
Thumb
Datuak
Izen ofiziala
Partido Revolucionario Institucional
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaMexiko
Ideologiakonstituzionalismoa, civic nationalism (en) Itzuli, liberalismoa, Korporatibismoa, sozialdemokrazia, sozialismo demokratikoa, import substitution industrialization (en) Itzuli eta Sekularismoa
Kokapen politikoazentrismo
Jarduera
KidetzaInternazional Sozialista
Agintea
LehendakariaAlejandro Moreno Cárdenas (en) Itzuli
Idazkari orokorraCarolina vigano (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1929ko martxoaren 4a
Sortzailea
Koloreak    
webgune ofiziala
Itxi

Bederatzi hamarkadatan zehar, alderdiak ideologia ugari izan ditu, askotan presidenteak berak erabakitakoak. Bere hastapenetan, ezkertiar idealak zituen alderdi bezala definitu zen, amaitu berri zen Mexikoko Iraultzak markatua. 1980ko hamarkadan, alderdiari hainbat erreforma neoliberal egin zizkioten, eta erreforma horiek zentro-eskuineko politika gisa identifikatutariko egungo joera eragin zuten: Estatuko enpresen pribatizazioa, Eliza katolikoarekiko harremanak berrezartzea eta merkatu askeko kapitalismoa ezartzea, besteak beste.[4][5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.