Parnaso
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Parnaso[1] (grezieraz Παρνασσός, Parnassós) kareharrizko mendia da, Grezia erdialdean dagoena, eta, 2.457 metroko garaierarekin, Delfos herriaren gainean altxatzen dena, Korintoko golkoaaren iparraldean. Bere inguruetan, sekulako ikuspen panoramikoa eskaintzen du, olibondoz beteak, Stereá Elláda edo Grezia Solidoa izeneko lurraldean nagusi delarik. Magalak, izei zefaloniarrez estalirik daude, eta, hauen azpian, udan, kolorez betetzen dira larre basatiak. Saiak eta arrano beltzak oso arruntak dira, baita ere neguan Pindo menditik jaisten diren otsoak ere.
Parnaso | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.455 m |
Prominentzia | 1.590 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°31′59″N 22°37′00″E |
Honen parte da | Greziar mitologia |
Mendikatea | Pindo |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Thessaly and Central Greece |
Eskualdea | [[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Erdialdeko Grezia |
Prefecture of Greece | Ftiotida |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | trekking |
Hurbilen aurkitzen diren herriak, Delfos eta Arakhova dira, azken hau, ospetsua bere ardo, gazta eta ardi larruzko tapizengatik. Tontorrik garaiena Liákoura izenekoa da, mendizaleen artean elkargune tokia. Arakhovatik 26 kilometrotara Fterólaka izeneko eski estazio bat dago.
Parnaso izenak, itxuraz, bere etimologia aurregrezierazko substratuan du (pelasgo ere deitua), -ssos atzizki bezala duenez, oso ohikoa toponimoetan (Knossos, Korinthos, Zakinthos...). Beste alde batetik, Parna-rentzako hititar hizkuntzan etxe esan nahi duen hitzaren erro berbera proposatu da.
Greziar mitologian, Parnaso Poseidon jainkoa eta Kleodora lamiaren semea izan zen, doriar eta foziarren lurraldeen artean hedatzen den mendikatearen heroi eponimoa.
Delfoseko orakuluaren sorreraren arduradun bezala jotzen da, gero Apolok hartuko zuena, mendi honen magalean, Musak bizi ziren tokia, Apolok deituta joan zirenak Helikon menditik.
Greziarren artean Musen eta Apoloren bizitokitzat joa, literaturan zein olerkaritzan, Parnaso, olerkarien aberri sinbolikotzat hartzen da.
Parnasoren hegoaldeko magalean daude Kastaliaren iturria eta Delfoseko Apoloren Tenplua, non Delfoseko orakulua zegoen
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.