From Wikipedia, the free encyclopedia
Parkak, singularrean Parka, Antzinako Erromako erlijioan eta mitoetan, gizakien eta jainkoen bizitzen eta heriotzen patuak zuzentzen zituzten emakumezkoen pertsonifikazioak ziren. Ez zuten pertsona baten ekintzak kontrolatzen jaiotzen zirenean, hiltzen zirenean eta zenbat sufritzen zuen izan ezik. Haien baliokide grekoak Moirak ziren; eta iparraldeko herri germaniarren mitologian, Nornak. Parkak patuaren jainkosak dira.
Hiru ahizpa irule dira, jaiotza, bizitza eta heriotza pertsonifikatzen dituztenak. Pertsonen patua idazten zuten brontzezko horma handi batean, eta inork ezin zuen haiek idatzitakoa ezabatu. Haien izenak hauek ziren: Nona (bizitzaren haria zurtoinetik bere ardatzera biratzen zuena), Dezima (bere hagaz bizitzaren haria neurtzen zuena) eta Morta (bizitzaren haria moztu eta pertsona baten heriotza modua aukeratzen zuen).[1][2][3]
Grezieraz, aldiz, Kloto, Lakesis eta Atropos deitzen ziren.[4] Eskandinaviar mitologian Urðr (edo Urd, "gertatu dena", patua), Verðandi (edo Verdandi, "orain gertatzen dena") eta Skuld ("gertatu beharko lukeena, edo gertatu behar dena") bezala ezagutzen ziren.
Hildako arimak zegozkien lekuetara eramaten zituzten: Infernura, Zerura, Purgatoriora. Hirurak iruten aritzen ziren; gero, bizitzaren luzera neurtzen zuen haria guraize batekin mozten zuten, eta ebaki horrek heriotzaren unea finkatzen zuen. Artile zuria zeramaten eta urrezko hariak eta artile beltzezko hariak nahasten zituzten. Urrezko hariek pertsonen bizitzako une zoriontsuak adierazten zituzten, eta artile beltzak, berriz, aldi tristeak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.