From Wikipedia, the free encyclopedia
Paperclip Operazioa (ingelesez: Operation Paperclip) programa sekretu bat izan zen Adimen Helburuen Agentzia Taldeak (JIOA) bultzatu zuena. Bertan, 1.600 zientzialari, ingeniari eta teknikari alemaniar baino gehiago aritu ziren lanean. Besteak beste, Wernher von Braun, Erich W. Neubert, Theodor A. Poppel, August Schulze, Eberhard Rees, Wilhelm Jungert eta Walter Schwidetzky. Alemaniatik Ameriketako Estatu Batuetara eraman zituzten bertako gobernuaren menpean lan egiteko 1945 eta 1959. urteen bitartean. Honen aurretik, hauetako askok Alderdi Naziarentzat lan egiten zuten. 1962. urtean programa deuseztatuko zuten.[1]
Paperclip Operazioa | |
---|---|
Mota | covert operation (en) |
Honen parte da | Bigarren Mundu Gerraren ondorioak |
Denbora-tarte | 1945eko uztailaren 20a - 1959 |
Antolatzailea | Joint Intelligence Objectives Agency (en) eta Counterintelligence Corps (en) |
Parte-hartzaileak | zientzialari Otto Ambros (mul) Kurt Blome (mul) Walter Dornberger (en) Siegfried Knemeyer (en) Walter Schreiber (en) Wernher von Braun |
Kudeatzailea | Counterintelligence Corps (en) eta ezezaguna |
Helburu | atzematea, Hautapen-prozesu eta etxe-aldaketa |
Operazio honen helburu nagusia, estatubatuarrek Japoniaren aurkako gerra laburtzen laguntzeko eta gerraosteko ikerketa militarrei laguntzeko izango zen. II. Mundu Gerra bukatzean, Sobietar Batasunaren aurrean abantaila militarra lortzeko erabiliko zuten. Aurrerapen teknologiko honen adibide garbienak Gerra Hotzean eta Espazioko Lasterketan gertatuko ziren.[2]
1945. urtearen erdialdean, Europan gerra jada bukatu zen. Hemendik aurrera, historiako beste fase bat sortuko da: Gerra Hotza. Europa guztiz suntsituta, munduko potentzia nagusiak bi izango dira; Ameriketako Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna. Elkarren artean gatazka gogor eta hotz batean sartu ziren, Alemania naziak II. Mundu Gerran zehar lortutako aurrerapen zientifiko eta teknologiko gehienak eskuratzeko. Bereziki, industriako alor militarrean (zehazki, aeronautika edo suzirien diseinua eta espazioa esploratzeko teknologia) eta kimikoan. Jatorriz, zientzialari alemaniarrentzako lehen kontratazio programa, Overcast Operazioa (edo Operazio Estalia) izenarekin ezagutzen zena, urte horretako uztailean hasi zen. 1945. urteko irailean, Truman presidentearen aholkularitza taldeak oniritzia eman zuen, operazio sekretua formalki onartuz. Bi hilabete beranduago, proiektuaren izena aldatzea erabaki zuten Paperclip Operazioa izendarekin bataiatuz.
Guztira, 700 zientzialari baino gehiago (familiako kideekin batera) ezkutuan eraman zituzten Estatu Batuetara. Hauetako inork ere ez zuen eskuratu bisarik Estatu Batuetara sartzeko, zeren, denek baitzituzten nazien inguruko kausak Bigarren Mundu Gerran zehar. Hori dela eta, dokumentu ugari berridatzi behar izan zituen estatubatuar administrazioak proiektuan parte hartu behar zuten zientzialari guztien izenak garbitzeko. Gaur egun, Operazio honi buruzko informazio asko sekretu absolutu gisa sailkatzen da.
Paperclip Operazioaz gain, antzeko beste programa batzuk ere sortu zituzten beherago ikusiko dugun moduan: Alsos operazioa (Manhattan Proiektuaren barruan) teknologia nuklearrak eta ekipamenduak lortzeko aliatuentzat (batez ere, Estatu Batuak eta Erresuma Batua); Backfire Operazioa, Alemaniako teknologia aeronautikoa lortzeko britainiar ekimena; eta batez ere Osoaviakhim operazioa, zeinaren bidez Sobietar Batasunak 2.000 zientzialari alemaniar eta teknikari beraientzat lan egitea lortu zuen.
Bigarren Mundu Gerraren bukaera aldean, Alemania Naziak desabantaila logistikoa handia aurkitu zuen Sobietar Batasuna konkistatzeko: Bizargorri Operazioa (1941. urteko ekaina- abendua artean), Leningradoko Setioa (1941. urteko irailetik 1944. urteko urtarrila arte), Nordlicht Operazioa (1942. urteko abuztua-urria bitartean), eta Stalingradoko Gudua (1942. urteko uztailatik 1943. urteko otsailera arte). Porrota guzti hauek alemaniarren baliabideak agortu zituen eta bere multzo militar-industriala ( Alemaniako Reich Handia) ez zegoen prest Armada Gorriak mendebaldetik zekartzan erasoaren aurka defendatzeko. 1943. urtearen hasieran, Alemaniako gobernuak hainbat zientzialari, ingeniari eta teknikari kontratatu zituen arma eta teknika berriagoak garatzeko[3].
Berehala askatu zituzten zerbitzu militarretik zientzietako ikasketak eta doktoretza zutenei; okindegietan lan egiten zuten matematikariak eta kamioien garraioan zebiltzan mekanikariak ere, lan hauetatik kendu zituzten gobernuarentzat lanean aritzeko. Dieter Huzel
Jende guzti hau identifikatzea eta bilatzea suposatu zuen ahalegina izugarria izan zen (bereziki, gai honen moralari eta leialtasunari dagokionez). Guzti honek, Osenberg Zerrenda bezala ezagutua izango da (Wermer Osenberg-en omenez, Hannover Unibertsitateko ingeniari zientifiko bat). Baita ere,Wehrforschungsgemeinschaft (Defentsa Ikerketa Elkartea) aurrera eraman zuen.
1945. urteko martxoan, Bonn Unibertsitatean, laborategiko teknikari poloniar batek Osenberg Zerrendako aztarnak aurkitu zituen komun batean. Zerrenda geroago MI6ra iritsi zen, Ameriketako Estatu Batuen inteligentziari helaraziko ziona. Orduan, AEBetako Armadako Buruzagia zen Robert B. Staver, AEBetako Armadaren Ordenaren Korporazioko Jet Propultsio Ataleko burua, Osenberg Zerrenda erabili zuen Zerrenda Beltza egiteko. Alemaniako zientzialarien izenen zerrenda bildu eta galdeketekin hasi zen. Zerrendako lehenengoa, Alemaniako V-2 suzirien zientzialari nagusia izan zen. Hain zuzen ere, Wernher von Braun.[4]
Alde batetik, Paperclip Operazioa ofizialki onartu aurretik, Truman presidenteak denbora luzez (hamasei hilabetez) egon zen programaren inguruan eztabaidatzen. Urte batzuk geroago, 1963an, Trumanek onartu zuen Sobietar Batasunaren arteko harremana zela eta "derrigorrez egin behar zela".
Bestetik, beranduago, proiektuan parte hartu zuten zientzialariak Alderdi Naziarekin izandako loturak ikertu zituzten.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.