Pablo Zalba

From Wikipedia, the free encyclopedia

Pablo Zalba

Pablo Zalba Bidegain (Iruñea, 1975eko urtarrilaren 28a) euskal herritar politikari eta ekonomialaria da.[1]

Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zalba (argipena)».

Biografia

1997an Nafarroako Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa ikasketak egin ondoren, zenbait enpresa pribatutan lan egin zuen. 2009ko hauteskundetan, europar legebiltzarkide hautatu zuten, Alderdi Popularraren zerrendan.[2]

2011ko martxoan The Sunday Times egunkariak eginiko kazetaritza lan batean, legeak diruaren truke onartzen zituzten europar legebiltzarkideetakoa izateaz akusatu zuten.[3][4]

Hala ere, ikerketak eginda, Zalbak iruzurrik ez zuela egin ondorioztatu zuen OLAFek (Europako Batzordearen Iruzurraren aurkako Bulegoa). Izan ere, lobby bateko kidetzat hitz egin zioten kazetariek iradokitako aldaketa proposamenak parlamentuan aurkeztea onartu zuen Zalbak, eta aurkeztu ere egin zituen, baina ez zuen trukean dirurik jaso.[5]

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.