Oysho Inditex-en merkataritza-dibertsifizioaren estrategiaren zati gisa sortu zen 2001ean. Hasiera batean barruko arropa eta homewear arropa eskaintzen zuen, baina urteek aurrera egin ahala, markak bere proposamena zabaldu zuen kirol-arroparen bilduma bat gehitzeko. Egun kiroleko eta aisialdiko marka gisa definitzen da, bere negozio-lerro nagusia izanik.
Urteak pasatu ahala, hainbat herrialdetara zabaldu da, eta munduko hiri nagusienetan dendak irekiz joan da, besteak beste, Parisen, Londresen, Istanbulen eta Shangain.
2011n online denda inauguratu zuen hainbat herrialdetik, eta egun munduko merkatu gehienetan eskaintzen ditu bere bildumak.
2022an mundu digitala eta kirolaren aldeko apustua indartzen joan zen Oysho Training-ekin. Maila guztietako saioak dituen fitness, yoga, pilates eta running entrenamendu-programak eskaintzen ditu doako aplikazio horrek. Aplikazioaren helburua kalitatezko edukia ematea da markaren kirol-komunitateari, nazioarteko entrenatzaileek aurkeztuta.
Dendak:
Oyshok 433 denda ditu munduan, 50 herrialdetan baino gehiagotan banatuta. Bere merkatu nagusia Espainia da, eta atzetik datoz, Mexiko eta Turkia.
Denden batez besteko azalera 450 m2-koa da.
Oysho dendak merkataritza-guneetan eta mundu guztiko kale nagusietan daude. Oyshok dendak ditu, besteak beste Rivoli kalean, Parisen, Whitecityn Londresen, Gran Vían Madrilen, Bartzelonako Gracia pasealekuan, Milango Piazza San Babilan, Dubai Mallen Dubain eta Shanghai erdigunean.
Hornikuntza
Enpresaren hornikuntza katea bizkorra eta malgua da. Bildumek errotazio handia daukate, Inditexen enpresa-arrakastatzat jotzen den neurria izanik hori.
Oysho produktuak kontsumo-joeren arabera hornitzen dira. Erantzuteko gaitasun handi horri esker, bere dendak astean bi aldiz hornitzeko beste produktu sortzen du.
Oyshok irrati-maiztasun bidezko identifikazio-teknologia (RFID, ingelesezko sigletan) erabiltzen du, eta horrela, jantziak banan-banan identifika ditzake plataforma logistikoetatik saldu arte.
Oysho aplikazioa
Markak telefono adimendunetarako aplikazio bat dauka, eta bertan hainbat gauza egin daitezke:
- Erosketa tiketak gorde.
- QR bidez ordaindu, banku-txartela, opari-txartela edo ordainketa-txartela (Wallet) erabiliz.
- Gogoko produktuak gorde.
- Izakinak kontsultatu.
- Dendetan produktu bat badagoen ikusi.
- Bilduma eta nobedadeak ikusi.
- Txat bidezko bezeroaren arreta-zerbitzua eman.
- Eskariak berrikusi, gainbegiratu eta itzuli.
- Erabiltzailearen profila kudeatu.
- Erabiltzaileari lagundu
Online salmentak hainbat plataformaren bidez egin daitezke: dendan, arreta pertsonalizatuarekin eta saltzaileen laguntzarekin; gailu mugikorretatik (webgunean edo aplikazioan) edo mahaigaineko ordenagailutik.
Denda fisikoetan egindako erosketak eskudirutan ordain daitezke. Aplikazioaren eta webgunearen bidez egindakoak, eskualde geografikoaren arabarako ohiko metodoen bidez.
Oysho Training
2022ko irailean, Oysho Training kaleratu zuen Oyshok, fitness, yoga, pilates eta running entrenamenduak zituen bere lehen aplikazioa.
Hainbat mailatako 1.200 saio baino gehiago ditu, hasiberrientzat nahiz kirolari aurreratuagoentzat, eta erabiltzaileak bere beharretara egokitutako entrenamendu-plana diseina dezake, aplikazioa lehen aldiz erabiltzen duen unetik bertatik, bere zaletasunak aukeratuta, edo, zuzenean, iraupenaren eta intentsitatearen arabera iragazita.
Aplikazioak gomendio-motore bat erabiltzen du, eta kontuan hartzen ditu egindako entrenamenduak, punta-puntako entrenatzaileek lagundutako saio, programa edo erronka berriak eskaintzeko.
Oysho Training-ek askotariko entrenamenduak dauzka: 10-45 minutuko saioak edota, helburu zehatzak lortzen laguntzeko, egunka antolatutako errutinak dituzten programak. Gainera, aplikazioak “Gym Train” modua eskaintzen du, gimnasioetan entrenatzeko berariaz pentsatutako errutinak dira.
Horrez gain, erronken bidez, norbere buruaren aurka lehian aritzeko eta lorpenak partekatzeko desafioak ere aurkezten dira.
Oysho Training-ekin noiznahi eta nonahi entrena daiteke, saioak edo programak mugikorrera, tabletara edo smartwatchera deskargatuta, edota AirPlay edo Chromecast bidez aplikazioa telebistara konektatuta.
Smartwatcherako bertsioarekin, ariketa fisikoaren neurketak (ppm, kcal, erritmoak edo egindako distantzia) erregistratu ahal izango dira, lasterketak hobetzen laguntzeko.
Oysho Training egun 22 herrialdetan eta 10 hizkuntzata dago, eta edukia gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez, turkieraz eta italieraz eskaintzen da