sikologo, pedagogo, mediku From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean-Ovide Decroly (Ronse, Flandria, 1871ko uztailaren 23a - Uccle, Brusela, 1932ko irailaren 10a/12a) belgikar mediku, pedagogo eta hezitzailea izan zen, Hezkuntza Berria pedagogia-joeraren ordezkaria. Hezkuntza eta pedagogia arloan jardun aurretik, adimen urriko haurrekin egin zuen lana, psikologo moduan. Haur horiekin izandako esperientzian oinarrituta eratu zuen bere pedagogia. Eskola haurra gizartean bizitzen ikasteko lekua, eta ez soilik ezaguerak jasotzekoa, izan behar dela baieztatu zuen. Horrekin batera, haurra bere ikaskuntzaren eragile aktiboa izan behar dela aldeztu zuen. Bere ideiak praktikan jartzeko, L'École de L´Ermitage izeneko eskola sortu zuen Bruselan 1907 urtean. Egun atxiki diren Decrolyen ekarpenak hezkuntzaren ikuspegi globala, alfabetizazio metodo globalean esaterako, eta interes-zentroak direlakoak dira.[1]
Ovide Decroly | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ronse, 1871ko uztailaren 23a |
Herrialdea | Belgika |
Bizilekua | Belgika |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Uccle, 1932ko irailaren 12a (61 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ganteko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa, psikologoa, psikiatra, neurologoa eta irakaslea |
Aita industria-gizona zen eta ama musika-irakaslea. Hezkuntza zorrotza ezarri zioten, baina, haur bizkorra izan arren, eskola batzuetatik kanporatua izan zen diziplina zorrotza ez onartzeagatik, gerora eskolari buruz izango zituen ideien aurrekaria menturaz. Eskola urteetan musika, dantza, marrazketa eta bereziki natura zientziak zituen gogoko. Ganteko Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen. Ikasle saritua izan zen eta horri esker 1896-97 ikasturteetan Berlingo Unibertsitatean eta Parisko Salpêtrière Ospitalean burutu ahal zituen ikasketak. Neuropsikiatriara eta, ondoren, psikologiara zuzentzen du bere jarduna, garai hartan psikologian indarrean ziren paradigma biofisikoak onartuz. 1898 urtean ezkondu berri duen Agnès Guissetekin Bruselara joan eta laster hasten da hango ospitalean lanean, adimen urriko eta mintzamen arazoak dituzten haurrekin lanean. Familia txiroetako haurrekiko esperientziak gogor eragin zuen Decroly eta garaiko eskoletako metodoen balio ezaz eta haurren marjinalizazioaz kexatu zen.[2]
Egunero haurrekin kontaktua izateak, garrantzizko lorpenak izatera bultzatu zuen pedagogia arloan, bertan irakurmena eta hezkuntzaren globalizazioko metodoak adieraztea lortuz. Decrolyk ez zuen irakaskuntza sistema bat eraikitzera heldu, ez eta psikologia arloan ikerketa sakon bat sortu ere, baina egungo pedagogian bere lanak garrantzi handia izan du. Decrolyren hezkuntza esperientziek eskola haurraren ezaugarrietara egokitza dute helburu. L'École de L´Ermitage eskolako lelo nagusiak, bizitzarako eta bizitzaren bidezko hezkuntza alegia, argi uzten du haurraren beharrak kontuan hartzen dituen hezkuntza aktibo eta funtzional baten aldarrikapena.
Decrolyrentzat, hezkuntzak haurraren orijinaltasuna atxiki eta bere beharrak asetu behar ditu, haurraren garapen fisiko eta mentalera egokituz. Beste alde batetik, gizarte integrazioa da lortu beharreko helburua, haren iritziz gizarte objektu bat ezin baita eratu gizabanakoa kontuan hartu gabe. Decrolyren proiektu horretan, garaiko gizartearen giro sozial, ekonomiko, politiko eta ideologikoak eragin nabarmena izan zuten. Deweyren pentsamendua bere pedagogiaren osagai garrantzitsua izan zen. Hala ere, Decrolyren pedagogia praktikoa da batez ere, L'École de L'Ermitage eskolan eratuz erakutsi zuen bezala.
Hezkuntza behar bereziak zituzten haurrekin lan egin zuen bereziki. Horrela, haur irregularra definitu zuen, bere egoeragatik familia eta eskola errejimenera egokitu ezin daitekeena haur gisan, gizartean bere papera ez betetzera eta arrisku iraunkor bat izatera helduko dena. Haur bereziekin lanean konturatu zen, ikasketak ezin zirela esperientziatik banandu. Ikaskuntza pertsonaren esperientzietan oinarritu behar da. Horretarako, Decrolyk galdera sorta mediku-pedagogiko bat eratu zuen haur bakoitzaren hezkuntza beharrak aztertzeko.
Bere lehen ikerketen ondoren, konturatu zen, arlo pedagogikoak aurrera eginda ere, arlo zientifikoak aurrera egiten ez bazuen, bere ikerketak ez zuela eraginik izango eta horregatik, laguntzaile-ikertzaile talde batekin hasi zen lanean.[erreferentzia behar]
Decroly metodoaren oinarrizko printzipioak hauek dira:
Bere obraren asmoa haurraren ezagutza sakonago batera heltzea zen, pedagogia eta hezkuntza arloan umea hobeto ezagutzeko.
1. Psikologia genetikoa: Ikerketa askok balio izan zioten adinaren araberako nozioak irakasteko.Umearen lehenengo urteak hoberenak dira, irakaskuntza etapa honetan mundua ulertu eta ideiak azaltzeko erraztasuna ematen da.
2. Gizabanakoaren psikologia: Umea ulertu ahal izateko, banaka ikertu behar da ikaslea bere bizitza eta bere erreakzioak ulertu ahal izateko.
3. Lengoaiaren ikaskuntzarako eredua: Bere galderetako bat zen ea umeak hitz egin zezakeen ulertu gabe eta esaldien errepikapena zein zentzua jakin gabe. Afektua eta lengoaia erlazionatuz, umeka esaldi eta espresioak elkartzen laguntzen du. Oso garrantzitsua da hitzak ekintzekin batzea edo elkartzea.
4. Jakintzaren neurketa: Jakintzaren neurketa bat egitea pentsatu zuen, ikerketa ezberdinak egin zituen azterketen bidez.
5. Globalizazio funtzioa: Decrolyrentzat, globalizazio ekintzak bat-batean ematen dira eta ondorioz lengoaia eta jakintza sortzen joaten da. Jarraitu zituen ikerketen ildoen ondorioz, psikopedagogo berriztatzailearen prototipoa izan zen, hezkuntza sorkuntzaren originaltasunagatik. Interes handia jarri zuen psikologia genetikoan, afektibitatean jakintzan eta lengoaian.
Jarraian, ekintza zientifiko eta hezkuntza ekintzetan lortutako erlazioen sailkapena adierazten da:
1. Psikologiaren beharra: haurraren garapena eta beharrak ulertzea beharrezkoa da.
2. Psikometria: 20 urtetako balantzea egin ondoren, proba mentalak hobetu behar zirela ondorioztatu zuen. Zailtasun praktikoak izan arren, Decrolyk psikometria hezkuntzarentzat onuragarria zela pentsatzen jarraitu zuen, aurretik haur bereziak eta normalak bereiztea ahalbidetzen baitzuen.
3. Hezkuntzaren zientzia bat: Psikometriarem erabilerak, eskola sistema batean programaren oinarrizko aldaketak egiteko, metodoetakoak, ikasleen antolaketa eta beraien orientazio profesionalean objektiboki erabilita, benetako hezkuntzaren zientzia bat zegoela egiaztatzera eraman zuen eta lehenengo emaitzak aurkezten hasi zen.
4. Eskolaren berrikuntza: Bere ikerketek ikusi zuten ikasleen %15ak bakarrik gainditzen dituztela irakasleen esfortzuak eta Haur Hezkuntzan funtzionamenduari bideratutako aurrekontuak. Haur berezientzat irakaskuntzak birplanteatzeko beharra zuenez, eskola profesional batzuk sortzea beharrezkoa zen eta ez haur normalentzat sorturiko eskola akastunaren imitazio bat.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.