Remove ads
gudari alemaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Oskar Gröning (Nienburg, Weimarko Errepublika, 1921eko ekainaren 10a - 2018ko martxoaren 9a) alemaniar nazia izan zen, SSko boluntarioa eta Auschwitz sarraski-esparruko atezaina. 2015ean 300.000 hilketatan konplize izateaz epaitu eta kondenatu bazuten ere,[1] espetxeratua izan baino lehen hil zen.
Oskar Gröning | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nienburg/Weser, 1921eko ekainaren 10a |
Herrialdea | Alemania |
Bizilekua | Schneverdingen |
Heriotza | Saxonia Beherea, 2018ko martxoaren 9a (96 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | soldadua eta bookkeeper (en) |
Kidetza | Schutzstaffel |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Schutzstaffel |
Gradua | Unterscharführer (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra Mendebaldeko Frontea Bigarren Mundu Gerran Ardenetako gudua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
Gröning kontzentrazio-esparruko biktimei lapurtutakoa gordetzeaz arduratzen zen. Akusazioaren arabera, kontzentrazio-esparruak funtziona zezan lagundu zuen 1944ko maiatzetik ekainera. Epe horretan, Hungariako 425.000 judu baino gehiago eraman zituzten hara, eta 300.000 inguru hil zituzten gas-ganberetan. Hilketen konplize izateaz gain, nazientzat dirua biltzea ere egotzi zioten. Zaindari ohiak bere burua defendatu zue esanez "basakerien" lekuko izan zen arren, ez zuela krimenik egin.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.