Osasun-hesia epidemiak edo gaixotasunak inguruko herrietara barreiatzea ekiditeko erabiltzen den metodoa da. Terminoa lehen aldiz cordon sanitaire bezala erabili zen 1821ean, Armand-Emmanuel du Plessis de Richelieuk Frantziako tropak Espainia eta Frantzia arteko mugan jarri zituenean sukar horia Frantziara iris zedin ekiditeko[1]. Hala ere, baditu beste adibide historiko batzuk lehenago. Adibidez 1523an Maltan izurri beltza Birgu herritik ateratzeko osasun-hesi bat antolatu zuten.[2] 1666an Eyam herri ingelesak bere buruaren gaineko osasun-hesia ezarri zuen izurria hedatzea ekiditeko. Hurrengo hamalau hilabeteetan populazioaren %80 hil zen[3]. Inguruko herriek janaria ematen zieten puntu zehatzetan eta ordainketa ozpinarekin garbitutako txanponekin egiten zuten[4].

Thumb
Errumaniako polizia herri bat isolatzen kolera epidemia batean.

1793ko Filadelmiako sukar horiaren epidemian errepideak eta zubiak blokeatu ziren gaixotasunaren hedatzea gelditzeko. Garai horretan ez zen ezagutzen oraindik nola hedatzen zen gaixotasun hori[5][6]. 1869an Adrien Proustek (Marcel Prousten aita) proposatu zuen kolera Indiatik Europa eta Afrikara heltzea ekiditeko nazioarteko osasun-hesi bat egitea. Bere proposamenean India eta Hegoaldeko Asiatik zetozen itsasontzi guztiek berrogeialdia pasa beharko zuten Suezen, baina ideia ez zuen inork hartu[7][8].

XX. mendean ere adibideak asko izan dira. Adibidez, 1995ean osasun-hesi bat erabili zen Kikwiten (Zaire) ebola birusaren gaixotasunaren agerraldi bat kontrolatzeko[9][10]. Mobutu Sese Seko presidenteak tropekin inguratu zuen hiria, eta komunitaterako hegaldi guztiak eten zituen. Kikwiten barruan, Osasunaren Mundu Erakundeko eta Zaireko mediku taldeek kordoi sanitario gehiago eraiki zituzten, lurperatze eta tratamendu guneak populazio orokorretik isolatuz eta infekzioa arrakastaz mantenduz[11].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.