Orradre
Erromantzatuko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Erromantzatuko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Orradre[1][lower-alpha 1] Erromantzatua ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.
Orradre | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko ikuspegia hegomendebaldetik | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Zangozerria |
Udalerria | Erromantzatua |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Orradre |
Posta kodea | 31449 |
Herritarra | orradretar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′54″N 1°13′22″W |
Garaiera | 588 metro |
Distantzia | 48,2 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 0 (2023) |
2016n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Erromantzatuko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak orradretarrak ziren.
Orradre toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Orradre Erromantzatua ibarran dago.
Erromantzatua Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 46 kilometrora dago. Udaletxea Domeñun dago. Erliebe handiko ibarra da. Mendebaldeko tarteak lautada bat osatzen du, Longida, Urraulbeiti eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.
Erromantzatuko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.
Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira ibarreko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.
Erromantzatuan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Urraulbeiti pareko udalerrian, estazio bat dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 21.5 | 27.0 | 29.5 | 36.0 | 39.0 | 42.0 | 40.0 | 38.0 | 30.0 | 21.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.4 | 14.3 | 16.6 | 20.6 | 26.4 | 29.4 | 28.6 | 24.1 | 18.9 | 12.3 | 8.9 | 18.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.8 | 5.5 | 8.4 | 10.5 | 14.3 | 19.1 | 21.6 | 21.3 | 17.4 | 13.4 | 8.1 | 4.9 | 12.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.6 | 0.5 | 2.4 | 4.4 | 8.0 | 11.8 | 13.9 | 14.1 | 10.7 | 7.9 | 3.9 | 0.9 | 6.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -12.0 | -12.0 | -4.0 | 0.0 | 0.0 | 6.0 | 6.0 | 0.0 | -2.0 | -9.0 | -13.0 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 57.6 | 54.0 | 56.1 | 68.5 | 61.8 | 40.6 | 32.9 | 34.1 | 50.9 | 71.9 | 72.5 | 74.4 | 675.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 32.0 | 34.0 | 35.5 | 47.0 | 39.5 | 37.0 | 44.5 | 46.0 | 71.0 | 82.0 | 31.5 | 48.5 | 82.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.0 | 9.4 | 9.2 | 11.7 | 12.0 | 6.8 | 4.9 | 5.2 | 7.0 | 10.4 | 11.9 | 12.2 | 110.4 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.5 | 1.2 | 0.3 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 1.1 | 6.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Nobleen jaurerriko antzinako lekua, 1075ean Domeñuko bere titular Gartzea Zantzik Leireko monasterioari dohaintzan emandakoa. 1835-1845eko udal-erreformetara arte, ibarreko diputatuek eta herriko erregidoreak gobernatzen zuten, eta txandaka izendatzen zen etxeen artean (bost 1802an, lau 1847an). Azken egun horretan herritarrek zuten parrokoa aurkezteko eskubidea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.