Ondarrola
Tradizionalki Luzaideko, baina administratiboki Arnegiko, auzoa; Nafarroan kokatuta From Wikipedia, the free encyclopedia
Tradizionalki Luzaideko, baina administratiboki Arnegiko, auzoa; Nafarroan kokatuta From Wikipedia, the free encyclopedia
Ondarrola[1] edo Ondarla[1] tradizionalki Luzaideko baina administratiboki Arnegiko auzo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta, Garazi eskualdean.
Ondarrola | |
---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |
Ondarrola Luzaideko ibarran | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Garazi |
Udalerria | Arnegi |
Administrazioa | |
Mota | herria |
Izen ofiziala | Ondarrolle |
Posta kodea | 64220 |
Herritarra | ondarrolar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°05′35″N 1°17′49″W |
Azalera | 0,17 km² |
Garaiera | 330 metro |
Distantzia | 10,4 km (Donibane Garazitik) |
Bertako biztanleak ondarrolarrak dira.
XVIII. mendera arte, Arnegi Luzaide udalerriko auzo bat zen. Hala ere, Frantziar eta Espainiar Estatuek muga bat ezarri zuten Luzaideko ibarran, muga tradizionalak errespetatu gabe, eta 1659ko azaroaren 7an Arnegi eta Luzaide banandu zituen, bi estatu ezberdinetan jarriz. Hori dela eta, Arnegiri udalerria eman zioten, udalerri independente bihurtuz. Arnegiri Ondarrola auzo luzaidarra ere gehitu zitzaion, luzaidarra zen Elizaldeko auzoarekin jarraitasun geografiko bera izan arren, administratiboki Frantziaren mende zegoena. Prozesu bera, baina alderantziz gertatu zen Pekotxetako tokiarekin. Aurretik, Arnegi auzoaren zati bat (izatez, jarraikortasun geografiko bat ere osatzen dute), honetatik nahitaez banandua izan zen, Luzaideko auzo bat bihurtuz, Espainiar Estatuan.[2]
Hala ere, auzoa Luzaideren mende dago erlijiosoki, izan ere, Elizaldeko Santiago Apostoluaren eliza bera da parrokoa, baina Arnegiko Jasokundeko eliza ez bezalakoa. Ildo horretan, Ondarrolako bizilagunek sakramentuak jasotzen dituzte Luzaideko elizan, hura ere erreferentziazko eliza baita, eta Luzaideko hilerrian lurperatzen dituzte.
Ondarrola toponimoak itxura hauek izan ditu: Undarolle (1754) eta Ondarrolle (1863).
Herria Luzaideko ibarran dago, Arnegiko Errobik zeharkatzen duena, 330 metroko altueran.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.