Informatikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Olatz Perez de Viñaspre Garralda[1] (Iruñea, 1987ko ekainaren 19a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, eta IXA taldeko ikerlaria. Informatika Fakultatean lan egiten du 2012tik. Hizkuntzaren prozesamendua ikertzen du. UEUko Informatikako saileko kidea ere bada.[2][3]
Olatz Perez de Viñaspre | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1987ko ekainaren 19a (37 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Maite Oronoz Antxordoki |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Ingurune digitaleko emakumeentzako Gladys saria eman zioten 2022an Informatikan «ibilbide akademiko oparoa» duelako eta «gizarte erronka handiei» erantzuteko egiten duen lanarengatik.[4]
Sistemen informatikan ingeniaritza teknikoa eta Informatika Ingeniaritza ikasi zuen EHUren Informatika Fakultatean, Ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduko (HAP) masterra egin zuen, 2011-2013 urteetan. Azkenik, 2017an, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktoretza programa bukatu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean, Donostian.
Hizkuntzaren prozesamenduaren arloko ikertzailea da Ixa Taldean eta HiTZ zentroan. 2017an defenditu zuen doktorego-tesian bere ikerketa-gai nagusia Osasun Zientzietako Terminologiaren Itzulpen Automatikoa zen.[5][6][7] Zuzendariak Maite Oronoz Antxordoki eta Australiako ikertzailea den Jon D. Patrick.[8] Ingelesezko milioi bat termino kliniko dituen SNOMED CT datu-basetik abiatu da ikerketa, euskarara itzultzeko. Hizkuntza-teknologia erabili zuen horretan, ohiko terminoak jasotzeko (Euskalterm, ZT hiztegia…), Ingelesezko termino neoklasikoak atzizkika eta transliterazio-erregelak erabiliz itzultzeko (“Photodermatitis”--> Fotodermatitis), hitz anitzeko termino konplexuak sinpleagoen bitartez itzultzeko (adibidez: “Fracture of elbow” –> “Ukondoaren haustura”), eta Matxin-Med itzultzaile automatikoa egokitzeko (Matxin itzultzailea medikuntzaren domeinura egokituta).[9][10]
Orokorrean osasungintza arloa eta hizkuntzaren prozesamenduarena uztartzeko ikerketan aritzen da.[11] EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du. Nazioarteko 15 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[12][13][14]
Hasieran osasungintzako terminologia euskaraz lantzeko tresna informatikoak sortu zituen (esaterako, Matxin-Med, Matxin itzultzaile automatikoaren bertsioa, medikuntzaren domeinura egokitua), baita geroago anbulatorioetako osasun-txostenak euskaraz idatzi eta itzultzeko tresnak ere. Ikerlerro horretan aritzen da tesia zuzendu zion Maite Oronoz ikertzailearekin. Ekarpen hori oso baliagarria izan da osasungintza ere euskalduntzeko. Lan horiei esker, eurek adierazi zutenez, medikuei gero eta normalago egiten zaie «tengo rotura del tendón del músculo esplenio del cuello» esan ordez «lepoko esplenio giharraren tendoia hautsita dut» esatea.[15][9]
2019an eta 2021an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen Ingeniaritza/Arkitektura arloan.[16]
Informatikari euskaldunen azken bilkuretan batzorde antolatzaileetako kidea izan da (2022, 2020, 2018, 2015...).[17][18]
Udako Euskal Unibertsitateko Informatikako saileko kidea da 2012tik. Hainbat artikulu, liburu, ikastaro eta hitzaldi zabaldu ditu informatikari buruz, esaterako:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.