From Wikipedia, the free encyclopedia
Oiloentzako betaurrekoak edo mokoen babesleak oiloentzako betaurreko txikiak ziren, kanibalismoa eta lumak mokokatzeari aurka egiteko asmoz eginak. Oiloentzako itsutzaileengandik bereizten dira, hegaztiari aurrerantz ikusteko aukera ematen diotelako, eta itsutzaileei, berriz, ez. Barietate batek, arrosa koloreko lenteak erabiltzen zituen, kolorazioak odola ezagutzea eragozten zuela uste baitzen, honek, portaera kaltegarri anormal bat izateko joera areagotu zezakeelarik. Masan ekoitzi ziren, eta Ameriketako Estatu Batuetan saldu ziren XX. mende hasieratik[1][2].
1903an Municheko (Tennessee) Andrew Jackson Juniorrek oilaskoentzako betaurreko forma bat patentatu zuen "oilaskoentzako begi babesle" bezala[3]. Ameriketako Estatu Batuetan, Sears-Roebuck posta bidezko eske konpainiaren bidez zeuden eskuragarri, edo oilaskoentzako elikadura denden bidez, zentimo gutxi batzuen truke[4]. Betaurrekoak jada ez ditu National Band & Tag Companyk ekoizten, baina bildumako artikulu gisa bilatuak dira[5].
Oilaskoentzako betaurrekoen erabilera oraindik 1973an praktikatzen zen, Illinoisko The Hawk-Eye egunkariaren erreportaje batek frogatzen duen bezala, honen arabera nekazari batek 8.000 oilaskori arrosa koloreko betaurrekoak jarri zizkion. Betaurreko mota baten asmatzaile batek legeria bat proposatu zuen Kansasen, estatuko oilo guztiak betaurrekoekin hornituak izan zitezen eskatzeko, baina bere kanpainak ez zuen arrakastarik izan[6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.