Arabako bertsolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Oihane Perea Perez de Mendiola (Gasteiz, Araba, 1977ko abenduaren 20a) bertsolaria da. 12 urterekin Gasteizko bertso eskolan ikasten hasi zen. Irakasle ikasketetan lizentziaduna da, eta gaur egun bertsolaritzako irakaslea da. Lau aldiz irabazi du Arabako Txapelketa.
Oihane Perea | |
---|---|
Oihane Perea bertsolaria 2009ko Gasteizko jaietan. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1977ko abenduaren 20a (46 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
12 urte zituela Gasteizko bertso eskolan sartu zen. Euskal Herriko Eskolartekoan eta San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Hainbat urtetan Arabako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan eta gero, lau aldiz izan da txapeldun: 2007, 2009, 2013 eta 2017an.[1] Arabako Bertsozale Elkarteko eragile da, bertso-eskolako eta bertsolaritza irakaslea ikastetxetan ere bai.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketetan hiru aldiz hartu du parte, 2005ean Zornotzan, 2009an Zarautzen eta 2013an Altsasun.
"Bertsoa da nire bizitzako motorra" (Oihane Perea).[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.