Nyakim Gatwech

modelo estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Nyakim Gatwech

Nyakim Gatwech (Gambela, 1993ko urtarrilaren 27a) etiopiar modelo ezaguna da, Hego Sudango errefuxiatuen alaba, eta gaur egun Estatu Batuetan bizi dena. Instagramen oso ezagun egin da duen azal kolore beltz berezia dela eta.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Nyakim Gatwech
Thumb
Bizitza
JaiotzaGambela (en) , 1993ko urtarrilaren 27a (32 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaSt. Cloud State University (en)
Jarduerak
Jarduerakmodeloa

Itxi

Biografia

Gurasoak Maiwut hirian bizi ziren baina Sudango Bigarren Gerra Zibilari ihes eginez Etiopiara joan ziren eta bertan jaio zen Nyakim Gatwech. Handik Kenyako errefuxiatuen eremu batera joan ziren eta azkenik 14 urte zituela Estatu Batuetara iritsi zen. Hasiera batean Buffalo (New York) hirian ezarri ziren eta gero Minneapolisen. Hainbeste tokitan bizi izan bada ere eta Hego Sudanen inoiz ez, hegosudandartzat du bere burua[1].

St. Cloud Estatu Unibertsitatean moda desfile batean parte hartu zuenean erabaki zuen modelo izatea[2]. 2017ko Jigsaw filmaren posterrean azaldu zen[3].

Duen azal kolore beltzagatik eskolan bazterketa jasan bazuen ere[4] gaur egun oso ezagun egin da Instagramen eta dagoeneko ia milioi bat jarraitzaile ditu. Instagramen darabilen ezizena Queen of the Dark ("Iluntasunaren erregina") da[5].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.